Bergarako auzo eta auzuneak; mugak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-257-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Arantzazu Aranzabal - Jose Angel Arriaran
- Data: 1991(e)ko abenduaren 31a
- Iraupena: 0:05:00
- Erref: BER-257/006
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Ta han parian badauka beste etxen bat edo Amuskibarrek?
- Amuskibarbolua. Noizbaitten errotia izendakua.
- Auzuai zela deitzen dotsazue, zeuen auzo honi edo?
- Ba, lehen esaten zuan Sankristol auzua ta oin, ba, Aldaiegia auzua.
- Gero, gu bizi garan herrixai zela deitzen dotsazue?
- Angiozarri? Guk Angiozar.
- Auzuak, Angiozarkuak?
- Ba, Partaitti, Aixkoneta, Mainddao, ta Zabaleta auzua guk, Zabaletamendi […] bezela...
- Ta Gontzarri hau, honek?
- Goimendi.
- Ta hau beheko hau? Loidi ta honek?
- Bertako hemengo auzua, Sankristobal, bertako auzotzat guk, ermittakuak dittuk eta.
- Ta Errekaldia edo ez daukazu hor?
- Bai, Errekaldia ta hau oin esan doten izena dana bat, Aldaiegia auzua eta Errekaldia bat. Bat.
- Bat eitten dozue?
- Bat. Sankristobal auzua bat.
- Osea, Errekaldia eta Sankristobal auzua berdiñak die?
- Berdiñak. Errekaldia hau danau da ta Sankristobal auzua be bai. Ta oin etorri da aiuntamentutik hor daona, Aldaiegia auzoa, hori tokatzen dala ta hori, ba…
- Eske Angiozarkuontzat Errekaldia da honarte, errekako mugara arte.
- Danai esaten dotsazue, ez?
- Bai Errekaldia ta…
- Loidi aldia be esaten dotsau, baiña Errekalde.
- Ta Errekalde hemen edo… hau, Sankristobal auzua, goittik noraiño izango litzake Errekaldia? Aixkunetakin tope nun itten dau ?
- Aixkuneta partia? Angiozar partia?
- Bai, Aixkuneta nun hasiko litzake?
- Elizaz Askaxibarboluan, Angiozar partia elizaz, nik uste juat. Ez jakixat, ba, nik...
- Gero hor kamiño honek, errebueltak eta darenak, hari zela…?
- Uspe.
- Uspe Aixkoneta izango litzake ya?
- Bai, Uspe bai, Uspe Aixkoneta da. Terrenuak dittuk Uspen Aixkonetakuak.
- Errotia be, zera da ez, Axkuneta?
- Errotia? Basarrixa Aixkoneta. Aldaitxarrena, ba, Aixkoneta izango zuan. Bolintxo Angiozarkua izango dok. Edo?
- Aldaitxar… zein esan dozu hor?
- Aldaitxarreneko errotia.
- Zein da hori?
- Hori apurtuta jak. Oin ipiñi juek aiuntamientuko zera, hori garbitzeko hori.
- Bai, depuradoria.
- Depuradoria. Hantxe onduan jak txabolatxo bat.
- Uspetan behera datorren errekatxuai izenik emoten dotsazue?
- Usperrekia guk, guk besteik ez.
- Honutz dauen beste errekatxua, Arreittik behera? Arreittik behera datorren errekia?
- Urrango errekia.
- Ta gero hemendik datorrena?
- Aldaiko errekia? Ez jakixat, ba, ze izen eukiko daben, zela nonbrau neikien hori, Aldaierrekia esaten juau eta. Aldaiko etxeondotik pasatzen dok eta.
- Han txabolan bat edo badao errekatxo horren han goixan. Izenik bai harek?
- Bai, Kirimaingo txabolia.
- […].
- Motrallu apuntau dozue?
- Motrallua, zein da hori?
- Txabola horretatik Angiozar alderatxuao jak holako mendi tontortxu bat Motrallu izena daukana.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!