Aldaiegia auzoko toponimia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-257-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Arantzazu Aranzabal - Jose Angel Arriaran
- Data: 1991(e)ko abenduaren 31a
- Iraupena: 0:05:00
- Erref: BER-257/005
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Ta hau beste hortik Eudi alderako barranko hori, hori sakontxo hori Iskueta arrua. Hau, e? Horrek errekatxua dauka goittik behera errekaraiño.
- Ta errekatxo horrek izenik bai?
- Iskueta arrua.
-[...]
- Errekatxo horrek izenik bai?
- Iskuetako errekia guk. Guk hola esan izen dou. Oin, zela izengo da? Ez dakit.
- Eta inguruai, Iskueta arrua?
- Guk hori. [Horixe da barrankotxua]. Iskueta arrua ta gero, ba, hortik Iskuetako errekia beheraiñok. Saillak batanak eta bestienak dare, baiña, Iskueta arrua. Hamen gure barrenian, oin urte askoko kontua izen bihar jok, [Jose], hemen jazek gure basuek, behien, bi baso pusketa. Izena jaukek Bolalekua.
- Hortxe justo barrenian?
- Hamentxe, hamentxe.
- Errekian beste alde edo nun?
- Zelaixen kontraraiño. Ez, handikaldetik, bidia, joteraiño. Bi baso jazek, Beitzibarrerdikua erdixan, ta geuria. Alde banatan. Ta jaukek izena Bolalekua. Ta hor oin urte asko zala ei zan Bolalekua, jokuan eitteko. Hori nik entzundakua, nik ez dakit.
- Bai, bai, hola izengo zan. Izen hori eukitzeko, ezta? Horri basarrixai zela esaten dotsazu zuk?
- Eudi.
- Bizkar horrek izenik badauka, Eudi azpixan daguan horrek?
- Dios! Entzun, erok esaten jauena Aitzako za… tontorra. Aitzako zabala edo tontorra. Behintzet zeoze hola nahasten dittuk. Oin, nik esango dotsuet, hor Eudittik harutz bajak, ba, tontorra? Tontor hortatik honuzkuak, e? Haruzkuak […]. Tontor horrek goittik hasi, han Belakuan esan doun… Basaldeiko tontorra ta Belako zabaletik beherako [arrankadatxo] hori Altzeta arrua. Horrek errekia jaukak txikixa baiña beheko errekaraiño.
- Beheko baserrixoi, erreka…?
- Beste bat jak, beste baserri bat jak bittartian, apurtutakua. Ta hori bizkar hori, Arantxobizkarra. Eudittik haruzko tontortxo hori, Arantxo, bizkar hori. Hortik aurrerakuak Gaittaokuak esango dotsue. Terrenuakin… Eudiko etxetikan behera ikusten dittuzue harek bi zuri-una harek? Ba, haren azpikaldian jak beste etxe bat zaharra, apurtutakua. Haura Amuskibar Etxebarrialde.
- Hemen beste izen batekin dao.
- Hor hartu dittuzue nunbaittetik.
- Juanek esan oskun horrek. Amuskibar Zaharra esaten otsan harek.
- Amuskibar zaharra […]. Hemengo nere aman… amandrian etxia hauxe. Gure aittan ama han jaiotakua zuan. Izena ez naiz akordatzen. Manu… ez. Izena ez naiz akordatzen. Gero beheko basarrixa Amuskibar.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!