Irutontorretako "atsua eta aguria"
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-248-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga
- Data: 1992(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:01:33
- Erref: BER-248/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia
Transkripzioa
- Bueno, Irutontorretan gero beste zer bat sinbolo bat be bajak han. Bi harri jarek, bat formia pertsonian antzerakua edo formia jaukek ta emakumia esaten jakok ta atsua ta aguria esaten jotsek. Hori izena hori betikua, atsua ta aguria, Irutontorretako atsua ta aguria. Altzua, altzua bezela dauka emaumiak eta gizona dao tente bezela. Bi harri alkarren onduan.
- Gaiñe-gaiñian? Irutontorreta gaiñian?
- Buzoia daon tokixan.
- A, bai, e?
- Bai.
- Osea, tontorrian bertan…
- Tontorrian bertan bertan.
- Eta Irutontorretako tontorren izenik bai?
- Beti Irutontorreta… Ez dakit.
- Baiña ze tontor da hor buzoia daukana? Erdikua edo?
- Haundiña.
- Haundiña. Buzoia daon tokixa, badakik?
- Bai, baiña zein da?
- Honek hirurotatik zein dok Bergaratik ikusitta? Erdikua edo [atzekua].
- Erdikua.
- Erdikua […], ezta?
- Erdikua.
- Eta zela esan dozu izen horrek harrixanak altzua ta…?
- Atsua ta aguria.
- Eta?
- Aguria. Andria ta gizona esatia bezela edo…
- A! Bai, bai, bai, bai.
- Zeatik lehenau orduan esaten jakon emakumiai, etxeko andriai, ba, etxeko andria edo etxeko atsua edo…
- Bale.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!