Bergara (Gipuzkoa)

Sanantonabat, San Lorentzo eta San Juan auzoen muga ingurua

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Sanantonabat, San Lorentzo eta San Juan auzoen mugako toponimia; eraikin eta baserrien izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Zubikua bestia?
- Zubikua.
- Gero beste zubi onduan daona?
- Barruti.
- Hau lehenau errotia zan ala?
- Bai.
- Bai?
- […]
- [...]
- Bai, baiña hau ez da ez San Anton, ez Muiñondo…
- Ez, ez, ez, San Lorentzo, San Lorentzo…
- … San Lorentzo… Ze da hori, erdiko tarte hori?
- Ja! Horrek… San Lorentzo […].
- Batzundako Goi-auzo be bada…
- Hortxe dao, ba.
- Hau Ameletxebarri San Juanera juango dok.
- Ameletxebarri […]…
- Honbre! Egun on!
- Bai, egun on! Egun edarra daok ta.
- Hori zela esan dozu?
- Ameletxebarri. Toponimua be bazan.
- Izena ze ipini [dok han, sozidadiari]? Hire etxiari ze izen ipini bihar jakuan. Honek lehenguakin jabixak, eztok, hi?
- Lehengunian ibili nitzuan horretxen buruz pentsatzen.
- Bautizau barik daok ala?
- E?
- Bautizau barik?
- Bautizau barik.
- Oingoz Eskoletxiakin lagako dou, orduan.
- E?
- Oingoz Eskoletxia apuntauta lagako dou.
- Bai.
- Eskoletxia apuntauta lagako doula oingoz!
- Lehengo ohittura zaharra…
- […]
- Ta Amilla auzo bezela bada ezer?
- Amilla, Amilla… Lehenau San Lorentzo lehenau haura.
- San Lorentzoko poligono hori…
- San Lorentzo ez zuan izango dana! Dana San Lorentzo zuan?
- Klaro, ba, zein, ba? Zer, ba?
- Hor… San Mateikua.
- Baiña ermittia San Lorentzo.
- Bai, ermittia [auzo…].
- Klaro!
- Horrek Sanantonabat edo oin…
- Egon!
- Beste ermitta bat zauan hor!
- […] denporan ta nere denporan ez behintzet.
- Bai, nere denporan bai! Santa Engrazia!
- Bai, Santa Engrazia! Ha ez zuan auzua.
- A, a… Santa Engrazia…
- Santa Engrazia zuan kamiñeruendako… kamiñeruendako esaten jakuen hori… “los que recorren el mundo” edo esaten jakuen…
- Peregrinuak edo?
- […] zuan zer bat, Santutxuk badauka… iguala.
- Ermittia […], ez?
- Hori nun zauan?
- Hori…
- Hori zerian…
- Ointxe fabrikia dakana…
- “Bergaresa”, “Tornillería Bergaresa”… Bueno, zera. “Metagra”, “Metagra” aurrian.
- Bueno, hori galdetu ein bihar dot. Apuntau, “Metagra” aurrian, [apuntau barik], “Metagra” aurrian, Santa Engrazia?
- Santa Engrazia.
- Santa Engrazia?
- Santa Engrazia. Zubikua baiño pixka-pixkat lehentxuao. Ta Zubikuan Kanpos be baeuan basarrixa, Kanposkua, zera, tabernia.
- Hemen?
- Bai, Zubikuan onduan, Zubikuan, [zubipetik] hamabost metrora kamiño ertzian.
- Kanposkua?
- Bai.
- Apuntau hori be. Nun ipini bihar doun… hamen dana fabrikia…
- Klaro! Hemen dana… Zubikuan aurrekaldian ze izen jaukak taillarrak? Ez dakit […]. Zubipetik urten, kamiño ertzian basarrixa jauan bi bizitzakua.
- Ta izena?
- Kanposkua.
- Kanposkua izena, e?
- Bai, Kanposkua. Mutil zaharra ta neska zaharra, Benigno ta Maria.
- Bai, hau […].
- Ta hau… hori hor zerian… gero… Santa Engrazia, Ugarte esan dou… Ugarte bestaldian, Ugarten frente-frentian kamiño ertzian Santa Engrazia, bestaldetik, kamiñotik eskumatara. Hamendik goiazela, eskumatara.
- Hamendik goiazela eskuamatara… Osea, errekaldera?
- Errekaldera, bai.
- Ba… Opelaandik-eta Bergara alderau?
- Bai.
- Hementxe gutxi gorabehera.
- […] errekalderao, […] Bergara alderao han “Tornillería Bergaresa”k bajaukak, ba? Haretxen atian […] mas o menos. Haren atzekaldian zuan kotonerixia. Kotonerixia… labanderixia. Opelan ta Santa Engrazian […] labanderixia zuan lehenau-lehenau, erropak eta trapu zaharrak garbitzekua.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia