Bergara (Gipuzkoa)

Askarruntz inguruko toponimia; eraikinen izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-241-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Askarruntz eta Aldaiegia auzoen muga inguruko toponimia; baserri eta eraikinen izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Haura zan tintorerixia ta sekaderua bixak textillanak.
- Ta hola deitzen zotsazuen?
- Honbre! Hoixe!
- Serrerixia barrixa da, orduan?
- Klaro dana barrixa!
- A! Serrerixia izen aurretik [tintorerixia], bai, bai, bai…
- Klaro!
- […] alde hortan gehixao ibilittakua ni baiño ta…
- […] gehixau?
- Ta gero han…?
- Horrek zaharrak dittuk ya, horrek antxiñako kontuak dittuk.
- Bueno! Hoixe diena! Gure aitta zana ibili zan, gure aitta zana, haura eitten.
- Goixan tintorerixa gaiñian daon basarrixa zela da?
- Santa?
- Ez.
- Pleittos?
- Ez. Bertan Angiozarko bide-ertzian daona.
- Elizia daukana…
- Hori esan jat, ba, Santakatalina.
- Ez, ez, ez, ez…
- Gaztelumendin hurrengo basarrixa zela da?
- Gaztelu.
- Bai, basarri haundixa. Hori hortxe… hori […] bertan be.
- Bidia aurrera jarraittuta ezkerretara daon basarrixa?
- Aldeta. Aldeta gaiñekua.
- Ta azpikua dao…?
- Bai, bai errekian harutz. Eskonbrera barrenian, eskonbrerian barrenian.
- Bueno, ta gero eskonbreria pasau ta eskumatara dauen hori… horri zela deitzen jako?
- Kanterako zera… Gaittaoko kanteria.
- Etxebizitzak darena, e?
- Bai, bai, bai. Ta han zerak Bilbaok almazena daukana?
- Bai.
- Gaittaoko kanteria. Kitto. Holaxe esaten dotsau guk. Nik holaxe ezautu juat beti.
- Ta etxiai zela deitzen jako?
- Ba, Gaittaoko knaterako etxiak.
- Ta serria edo ez jako deitzen?
- Serria lehenau, baiña serraik ez jaok oin ta…
- Baiña lehenau…?
- Lehenau? Baiña… ez. Hartara baldin [ba…], akabera barikua dok hori.
- Esan dakitzuen danak.
- Hori Gaittaoko serria […] sasoi baten, gero fan zuan horrutz ta oin Bilbon almazena berriz ta…
- Baiña serria deittu eitten jakon…
- Bai, bai, bai Gaittoko serria.
- Bueno, etxiekin ya ixa bukatu dou. Katabixa ipinitta…
- Ondartza…
- Ondartza…
- Kanpofubolana ondiokan han dao, txaleta eindda dao, baiña… haura zela zan? Agorrosin?
- Bai, Agorrosin. Han desplazau ein juen etxia ta, zera… desbiaziñuakin.
- Eta… Idurixo?
- Hori Idurixo. Hamen beste basarririk ez zan hola, zu ez zara akordatzen lehenau hola desapareziduta… ez, preguntau eitten dotsut bakarrik, e? Hamen Goi-auzuan ez zan, e? Eske hamen San Kristobal aldian-ta mordua dare desapareziduta, ta Angiozarren bertan be… puf!
- Hamen [desapareziduta…] Lamaiñoko…
- Elizaurria?
- … Elizaurria hor… hor ermittia edo zala…
- Esaktamente. Hor ermittia hor poste inguruan egongo zan, e?
- Hor egongo zuan.
- Aproximadamente.
- Elizaurria zuen sailla izeteko, Lamaiñoko sailla izeteko.
- Ze sailli deitzen dotsazue hola? Saillai deitzen zotsazuen hola?
- Bueno, Lamaiñoko etxe ingurua jotakuan ikusiko dou. Hamen…
- Hau da Lamaiño etxebarri, hau Lamaiño torre. Lamaiño…
- Hau Supide.
- Ba, hau Elizaurria dauka honek izena.
- Horixe, esaktamente.
- Saillai deitzen dotsazue Elizaurria?
- Bai, bai, bai horri beti.
- Ta hau Korrela.
- […] ta Lamaiño bittartekua?
- Bai.
- Ta etxe osteko hori Ortuzarra. […] Oin etara jako hor […] etara dia bandixutik?
- Bai.
- Han bazaon, ba, zera […] ta? Hari Ortuzar esaten jako.
- Zera, guena? Etxazpi guena?
- Ez, ez, ez, haren kontria, oin einddako hor salidia… entradia bandixutik, bandixuan eskumara daona. Kuadro bat.
- Hemen zein izango zan? Hau Lamaiño torre, Aizpe…
- Etxe kontria esaten dot nik, etxe kontria. Han itturrixa-ta badauke, ba? Intxor haundixa bazaon, ba?
- Bai, zerien, han…
- Ortu kontran…
- Bai.
- Honutz zaon haura kuadro haura.
- Etxe ostia, zera, norte aldera daon pusketa haura…
- Bai, baiña Ortuzarra esaten otsen hari.
- Ortuzarra? A! Bai, sagarrak zittuan han…
- Klaro! Ortuzarra esaten otsen hari. Gure tiuak behintzet.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia