Bergarako erdiguneko eraikinen izenak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-240-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Elisabet Agirre - Jose Ramon Jauregi
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:05:00
- Erref: BER-240/007
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak
Transkripzioa
- Honen segidan zeuan.
- Etxe haundi-haundi bat, etxe haundi-haundi bat. Aber, nun dao hori etxe haundiori?
- Beheko plazia da hau.
- Bai.
- Beheko plazia da hau.
- Hau da Bankua.
- Bankua daon etxia da oin arreglauta ipini dabena.
- Eta hau ez dakit ze dan. Ze ipini dou?
- Txantxikunekua.
- Txantxikunekua, ba, honen etxe honen […].
- Hori dana bat da. Hori bat da, e? Hau ta hau bat da. Oin entenditzen dot. Ta gero Berrondoneko kantoian goittik beherako bidia hau da plazara doiana.
- Edo hau?
- No, hemen ez dao biderik. Hau, hau, hau.
- Eske hau… hau zinia daon kalia da, Novedades-eko…
- Bai.
- A! Novedades-ekua da hori? A! Orduan, hemen […] hortik honutz.
- Hamen dao beste bidetxur bat.
- Ta hortik honutz… Hortik hona…
- Hemen dao beste bidetxur bat, hona joten dau.
- Bai, hemen, hemen.
- Hemen sartzen da.
- […].
- Orduan hau…
- Tintorerixara sartzen da hori.
- Hau Tintorerixakua baldin bada, hemen ipini bihar dozue Kamatxonekua eta Emilionekua. Emilionekua […] honutzao eta Kamatxonekua harutzao. Horrek dia ezaunenak hor: Berrondonekua, Grazianenekua, Emilionekua eta Kamatxonekua, oin bota daben etxia. Eta hurrengua Anbrosionekua, haundi bat. Hoixe.
- Hau?
- Bai. Klaro, hemen falta die, ba, [Emilioneko] dendia lehengua…
- Anbrosionekua… Oooo! "No saques más, que no hay sitio".
- Bankua be badao…
- Ezetz!
- Bueno, bueno, baiña "aparte de eso, digo".
- Azkenengua ze esan dot? A, Anbrosionekua. Etxe haundi bat da. [Oin bi zati…], zinia ta daona […]…
- Baiña hori behekua ez da, ba, izango zinian behian daona, zinian parian [daona]?
- Etxe haundi bat eta zinia be beorrek dauka eta gero Errenteriñeko tintorerixia be hortxe dao, hor goittik beherako zulo hortan, ta hor… hor… atai bat be badao ta… Errenteriñeko tintorerixia be oso ezauna Bergaran nahi badozue apuntau. Oin zahar-zaharra dao, […]. Errenteriñeko tintorerixia, geure bizi guztian ezautu douna.
- Eta gero kalia, zulo honen gaiñekaldetik daona, ze dala esan dozu?
- Hori lehelengo etxiai, zela esaten jako? Andreederranekua, Donato-ta bizi diana, etxia, Andreederraneko etxia. Eta gero hortik gora hurrengo…
- [Etxeberrira].
- Hortik gora…
- Ta horko zinera doian aldapa hari?
- Kale-zulo horri?
- Ez, guk izenik ez naiz akordatzen; ez gontsan esaten ezer izenik. Osea, Andreederraneko etxia ta gero… berriz Martinatraponeko dendia hurrengo, hola. Ez, Kalis… egon. Andreederraneko etxia, …
- Kalistona.
- Kalistoneko erlojerixia, izen horretxekin esanda, Kalistonekua. Hamen zati gehixao bihar dala uste dot, e, ze hamen…
- Ez, ez, ondo dao.
- Andreederranekua ta gero…?
- Andreederranekua ta Kalistonekua eta Martinatraponekoa dendia, Agirre edo esaten jakona han…
- Ondo goiaz.
- Eta gero hortik gora, ba, klaro, Raizabalenekuak dauke oin zera ipinitta…
- Hor bittarte bat hola behera…
- Bittarte bat…
- […] garajia.
- […] subterraneua bezela, gaiñian etxia dauka eta hau gaiñetik ikusitta […].
- Izenez, pues, no.
- Ez badauka, ez.
- Eta hor ya beste etxe haundi bat. Zela esaten zotsen, etxe haundi bat Birekutzian…
- Hotel Goma.
- Hau, honi Hotel Goma esaten zotsena, baiña hori be ez da izen… zera.
- […].
- Drogerixia zera.
- Kamatxoneko drogerixia be bai badao hor.
- Hau Lasa da.
- Hori gero Lasa da? Ba, Lasatik honutz hemen Alzelaiñeko…
- Pastelerixia hau da.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!