Goimendi auzoko (berez, Basalgo) toponimia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-234-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga
- Data: 1991(e)ko abenduaren 31a
- Iraupena: 0:04:20
- Erref: BER-234/005
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Ta ya mendi horren ostia Eibar da, orduan?
- Bai, bai.
- Bai, horren mendiorren ostia ya Eibar.
- Ta honek, honek danak… ya… bueno, hau auzuna honek danak badauka izena?
- Honek Goimendixa izena, Goimendi. Basalgo dok izetez hau, e? Goimendi esaten dotsau, baiña Basalgo.
- Goimendi Basalgo…
- Hori entzunda daukau, baiña…
- Papelak aiuntamentokuak, txapak […] Basalgo jak.
- [...].
- Honek ya, Azurtza dok Elgeta ya.
- Azurtza Elgeta ta…
- […] hor gaiñian hartu ta mugarrixa doia Elgetara ya.
- Azurtza apuntau dok baserrixa?
- Azurtza be bi dittuk, e? Azurtza aurrekua ta Azurtza… hemendikua. E?
- Aurrekua eta?
- Azurtza aurrekua ta hemendikua.
- Azurtza aurrekua ta Azurtza errenterua beti esaten dou guk.
- Bata errenterua zan ta…
- Zelan? Goikua?
- Azurtza aurrekua batari ta bestia beti…
- Ta bittartian beste etxe zahar bat be bajauan, ez dakit hor markauko daben, jausittakua.
- … ta bestia Azurtza errenterua beti.
- Azurtza errenterua?
- Bai.
- Batanak zittuan, ba, basarri bixak, ta batai, nausixanai, Azurtza aurrekua; ta bestiai errenterua.
- Bata Azurtza […] ta bestia…
- Azurtza errenterua.
- Eta onduan ermitta bat edo badao?
- Bai.
- Ermittia daok, bai.
- Santiago, bertan gaiñekaldian pegante.
- Gaiñekaldian.
- Ta gero ezkerrerao be beste etxe zahar bat dao Azurtza etxeberri.
- Bueno, noizbaitten izandakua haura.
- Aiba! Hori ez daukau.
- Handik Arraotzera bittartian dao hori be, ezkerreratxuao.
- […] ermittia?
- Holan gaiñian hartu Azurtza…
- Ermitta horrek badauka izenik?
- Santiago.
- Santiago.
- Azurtza hartu ta ehun bat metro ezkerrerao daok hori etxiori.
- Baiña noizbaitten izandakua, e!
- Arraotzera bidian, bittartian.
- Horma zahar bat edo daok.
- Bueno, “ruinas” ipiniko dou, “ruinas” edo… ze izen dauka horrek?
- Azurtzaetxeberri.
- Azurtzaetxeberri.
- Bai, bai, konforme. Besteik laga dou zuen akorduan?
- Ez jatak neri akordatzen besterik.
- Boketia eta Galdaramiño arteko sakon haundi horrek badauka izenik?
- Ez, ez, danai hemendik harutz Txaria esaten jakon honi.
- […] honi Txaria…
- […] Gaztandolako Txaria?
- Hoixe, ba.
- Ta beste hari, zerari esaten jako, Azkonabittatik Azurtzara urtetzen dabena Beizuko txaria be esaten jao.
- […].
- Esanda jak, e!
- Bai, bai.
- Zelan?
- Azurtzatik horra… horra Azkonabitta bittarteko mendi-sakon horri Beizukozabalgo txaria. Beizukozabal txaria.
- Beizuko…?
- Beizukozabalko txaria.
- Azurtzatik eta Azkonabittara bittarteko sakona…?
- Bai, Beizukozabalgo txaria.
- Koño! Ba, ederto. Zeoze akordatzen jatzue, hola, esan barik laga dounik?
- Ez… Honek mendixok izen gutxi jakek. Hoixe, Petri-ta beti eskitturetan be Iberduerokuetan edo holan linea [etor…] Petri mendixakin etorri zittuan ta beste gauza batzutan be bai ta… Batzuek nonbrautakuak. Hoixe, Klabelinaitz.
- Kostei zutik dao, ez? Haura da, eskumakua…
- Kostei ya… bajia emonda dao Kosteikua.
- Haura erdi-jausitta daok.
- Haura aiuntamentuan bajia emonda dao ya.
- Pusketatxo bat daka bakarrik teillatua, bestia jausitta dao.
- […].
- Mapan ez zan agertzen ta Arangurentxoko Martiñekin ipini giñuan mapa gaiñian. Mapan ez da agertzen. Ez dakit zeatik. Batzuk…
- Kostei?
- Bai.
- Ez, ya bajia emonda dao totala, e, aiuntamentua?
- Ya, baiña paretia daon bittartian hemen harrixa agertu biharko zan ta ez zan agertzen. Ahaztuta edo…
- Bai, hori bai…
- Bale, ba. Ba, besteik ez badaukau…
- Ez, besterik ez dao hemen bittartian neuk dakitela, e.
- Ba, bueno, ba. Orduan bukatu…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!