Bergara (Gipuzkoa)

Errementariak eta perratzaileak

Errementariak eta perratzaileak Baserriko tresnak: Igitaiak, aizkorak, aitzurrak... Errementaria Amillagan. Perratzaileak Eibarren: Abontza inguruan eta Sallabenten (Berdengillo baserrian).

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-193-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserriko tresnak: Igitaiak, aizkorak, aitzurrak... Errementaria Amillagan. Perratzaileak Eibarren: Abontza inguruan eta Sallabenten (Berdengillo baserrian).
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hau da igetaixa. Forma hontara hartu ta...
- Kurioso-kurioso, esan dozu, alerik galdu barik, ez?
- Bai, bai, alerik galdu barik. Horixe bai.
- Hau, oindio igetai ona dao hau garixa ebateko!
- Baiña honek ez daka hagiñik, ez?
- Hagiñak? Bai. Pasaixozu hemen atzamarra holan...
- A! Bai, bai, bai.
- Ta honek be, mozten zianian, eruan ta maillukiakin ta zintzalakin pikatzen zittuen berriro. Ha be bihar ugarixa ez zan izango, ze honi emon bihar jako maillukadatan... Honek be igual eukiko dittu berrehun hagin edo hemendik hara orduko. Ta harek danak zintzala ipini gaiñian ta maillukiakin jo.
- Banan-banan?
- Bai, kalera eruan ta errementarixak.
- Hemen errementarixa zein izaten zan?
- Bergaran euan errementarixa.
- Kalian?
- Bai.
- Hemen inguruko basarriren baten ez zan egon errementaririk edo perratzaillerik edo...?
- Ez, ez, ez. Horrek kalian. Kalian [zian] horrek.
- Haura [izaten zan], hor, Amillagan, Bergaran, Amillagan gizon bat pikatzen zebana igetaixa.
- Eta berak ze eitten zittuan, erraminttak be bai?
- Bai.
- Edo konpondu bakarrik?
- Konpondu.
- Zorroztu...
- Bai. Ta [burdixendako] burpillak eta kataiak eta hola ibiltzen zan. Burdiñaria be izaten da, ha be zorroztu ein bihar izaten zan; goldiari punta barrixa ipini ta holako biharrak eitten zittuan errementarixak.
- Orduan, hemen inguruan, basarrixetan-eta ez zeuan...
- Ez, ez. Basarrixetan ez zeuan errementaririk. Segia-ta bai, etxian pikatzen zan, baiña igetaixa ez.
- Normalian, halan, basarriko tresnak-eta erosi eitten zenduezen ala zeuek ein?
- Erosi, erosi. Tresna unikua eskubaria edo --kamioia fango da hor ointxe--, eskubaria-edo izaten zan basarrixan eitten zana. Edo atxurrari kertena edo aizkol-kertena edo holakua bai, baiña atxurra ta aizkoria ta horrek erosi.
- Eta perratzaillerik?
- Eibarrera fan bihar perratzilliana. Zerian euan, hor, Abontzan edo. Oin tabernia badakizu nun daon Abontzan? Haintxe bestaldian.
- Eta ganaua eruan bihar izaten zan bertara?
- Ganaua eruan bihar bertara, bai.
- Ez zan, ba, erreza izango, ez?
- Ba...!
- Bidia, e!
- Bai, fan-aldixa ein bihar, fan-aldixa ein bihar. Ta, gero, horkua kendu eban, ta zerian gero euki eban, hemen, Sallabenten. Egon zan, Berdengillo basarrixan egon zan perratzaillia. Bai. Ta hara fan bihar izaten zan. Elgetako kamiñotik fan, ta Otaolako kanteratik behera. Kamiñua kurutzau bihar, ta aurretik, ba, soltian, baiña, gero, azkenalderako laguna bihar izaten zan kamiñua pasatzeko be.
- Klaro, hor be, zeuek igarriko zenduen, ez? Gero ta trafiko gehixao ta bidia...
- Bai, ba. Trafikua gehittu zan, ta behian kamiñua kurutzatzeko... Hemen, Elgetako kamiñuan-ta, ba, ondo etortzen zian. Bota soltauta aurrian, ta hor etortzen zian. Automobillen bat edo bi bidian tokatzen zian danak izaten zian, ta, ba, hor etortzen zian aurrian. Baiña behian diferentia izaten zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia