Baserriaren egitura
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-193-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserriaren egitura. Logelak; sukaldea... Lo egiteko koltxoiak, arta-malutazkoak. Artileak sasoi batean estimazio handia izan zuen.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko azaroaren 19a
- Iraupena: 0:02:54
- Erref: BER-193/012
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxearen egitura , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Ta zuk basarrixa beti ezautu dozu holan?
- Nik bai.
- Nahi dot esatia, ba, sukaldia, habitaziñuak..
- Bai.
- Beti oin dauan moduan...
- Bai. Lehenao, ni jaixo-ta baiño lehenao, baiña hau barrixa dau. Han harutzao euan beste sukalde bat. Hau obriau ein ebela izango dia, ba, larogeta hiru-lau bat urte edo.
- Eta bi sukalde zekazen orduan?
- Bai. Handikaldia, ointxe be "sukalde zaharra" esaten dotsau. Ezebe ez dao traste zahar batzuk besterik, baiña "sukalde zaharra".
- Eta, orduan, zuk beti ezautu dozu beheko sua...
- Bai, bai, bai. Beheko sua beti.
- ... dauan tokixan ta...
- Bai. Ekonomikarik ez lehen. Beheko suan. Goizian ohetik jaikittakuan armozua eitteko be hantxe sua ein ta esnia egosi bihar izaten zan.
- Hemen habitaziñuak, entzunda aittari edo amari edo, halan, alkoba haundi bat egoten zala ume guztiak bertan lo eitteko...
- Ez, hemen ez.
- Oseake ya bazekazuezen habitaziñuak separauta edo...
- Bai, bai. Lau habitaziño haundixak euazen hemen; ohe biko kuartuak euazen lau habitaziño. Ta gero hor behian be baeuan beste habitaziño bat, baiña goixan geunkazen hemen ohe bikuak lau kuarto.
- Orduan koltxoiak-eta zelakuak izaten zian?
- Koltxoiak? Arta-malutiakin eindakuak batzuk, zerik, mollerik-eta barik. Mollian zerbiziñua ta koltxoiana bixak arta-malutazkua ein ta hantxe.
- Zuk hori ezautu dozu...
- Bai, ezaututa nao ni hori.
- Eta gero, horren ondoren, ardi-lanazkuak?
- Ardi-lanazkuak. Ardi-lanazkuak ha kendu zanian. Gero harek be txarrak diala ta oin kenduta dare ardi-lanazkuok be.
- Arta-malutazkuak ze zian, komoduak?
- Arta-malutazkuak, ba, zaku bat beteta izatia moduan. Koltxoi-azala edo betetzen zan arta-malutiakin, baiña haura harrua izaten da, ta zulua eitten jakon hari. Koltxoia-ta jositta egoten da, baiña ha ez zan jositta egoten. Alde haundixa.
- Bai, gero ardi-lanazkua ipini zanian, aldia, ez?
- Bai, bai. Ardi-lanazkua? Jesus! Famosua zan! Ta gero, harek be danak gastau dia oin.
- Ardi-lania lehen gauza askotarako erabiltzen zan, ez?
- Bai. Ta oin bape ez dau balio.
- Galtzak eta...
- Galtzia eitteko-ta asko. Jersia be bai batzuk eta...
- Ta oin ya ez daka apenas estimaziñorik...
- Ez, estimaziñorik ez daka bape.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!