Angiozarko bidea egin zeneko kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-191-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Angiozar
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko azaroaren 11a
- Iraupena: 0:02:25
- Erref: BER-191/006
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Udala , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Bideak
Transkripzioa
- Sasoi batian, gaiñera, Angiozar Bergaratik-eta aparte zeuan, ezta?
- Elgetakua zan, aiuntamentuz Elgetakua.
- "Hasta el veintisiete".
- Bai, veintisietian [tratau] ein, ta veintiochotik honutz ya Bergarakua.
- Eta zelan izan zan hori? Badakizu? Entzunda historixia zelan erabaki zeben Elgetatik apartau ta...?
- Hori, ba, Elgetatik Eibarrera kamiñua ein zanian, Angiozarrek, ba, lagundu ein bihar otsan hari eitten. Ta hamenguak, itxuria, zertu otsen Angiozartik Elgetara, ta hori... oiñez ibili bihar. Ta hortxe tematu Angiozarko auzo-alkatia ta Elgetakua, ta orduaintxe apartau. Gero Bergarara pasau.
- Eta ordutik harrezkero pixkat pikeren bat dakazue Elgeta, Bergarakuekin edo ez?
- Ez, ez da egon holako aparteko pikerik ez da egon. Guk geuk ezebez. Ointxe ibili da hor pikia. Hor, Asentzio. Egonda zare? Pozua ta ha terrenua hor Angiozarko batena zan, ta harek donau ei otsan Angiozarko elixiai ha..
- Bai, ermittia ta...
- Bai, ermitta ta dana. Ta, ba, Angiozarko abadiak-eta [...] eben, ta oin Elgetako aiuntamentuek Elgeta partien dauela, ta parkia ta... Elgeta ein da jabe. Aiuntamentuz, Elgeta partian dao.
- Bai, bai, bai. Baiña terrenua, berez, Angiozarko batena zan, ez?
- Bai, Angiozarko batena. Ta Angiozarko elixiai donauta. Ta gero hamen azkenengo --azkenengo ez, harrezkero be egon da, baiña-- abade bat naparra egon zan, ta harek Angiozarko gazterixiai zerian, izenian laga [bihar izan eban]. Ta mugarrixak sartu ta danak ein zittuen, baiña oin ya Elgeta dao jabe eindda.
- Oin [kanbixauta dao dana]...
- Bai.
- Oin hemendik ez da... mezia emotera be Elgetatik juaten dia. Ya parrokixaz be oin Elgetakua izango da.
- Bai, bai, oin dana Elgetakua, Elgeta partian dao egon be ta dana Elgetakua.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!