Bergara (Gipuzkoa)

Baserritarren eta etxejabeen arteko erlazioa

Baserritarren eta etxejabeen arteko erlazioa <p>Maiordomoak, errenteroen eta nagusien artean bitarteko lanak egiten zituen. Baserri asko jabe bakarraren esku; jauntxo handiak. Izen batzuk ematen ditu (Urdangarin; Javier de Unceta; Monzon...). Denerakoa zegoen. Baserrien izenak, jabetza norena zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-152-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maiordomoak, errenteroen eta nagusien artean bitarteko lanak egiten zituen. Baserri asko jabe bakarraren esku; jauntxo handiak. Izen batzuk ematen ditu (Urdangarin; Javier de Unceta; Monzon...). Denerakoa zegoen. Baserrien izenak, jabetza norena zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, esaten dozu, errentan egoten zirala basarrittar batzuk, beste batzuk jabiak ziran. Eta errentan zerenak jabe bat zekan.
- Jabe bat harek.
- Eta jabiakin relaziñua zeiñen bittartez eitten zan?
- Haren bittartez.
- Maiordomua edo esan dozu?
- Maiordomua, [maiordomuania], haretxen bittartez eitten zan. Zeoze eskatu bihar bazan be nausixaana ez zan juten. Ta nausixak oso --hamen auzokuak-- oso jatorrak zien, baiña betik zereri eitten jakuen, horregatik, [maiordomuania] edo horren bittartez.
- Eta ze izaten zan hori herrikoren bat?
- Herrikon bat, nausixari pelotia eitten zebillen herrikon bat. Besterik ezerrez.
- Eta hemen inguruan ze nausi edo...?
- Guk hamen... Bueno, gure auzuan, hamen behian hiru etxe; hor beste hiru... Ez, behian lau, ta hor hiru. Zazpi basarri zeuzkan nausi batek: Urdangarin. Donostian... Bueno, anai bat daka gaztia. Gero haren semiak ezkondu ta ez dia oin... Horrek etxe huandikuak. Zuek ez dozue jakingo...
- Bai, bai, bai. Hor erreka-onduan dauana?
- Bai. Etxe haundikuak, hangotxiak. Horrek zien... Horrek zeuzkan hamen bertan, auzo honetan, zazpi basarri. Gero, ostian... [nik dakit]... igual eukiko zittuan berrogeta hamar basarri! Hor, basalgon be bai, Azkoittin, ez dakit nun, kalian be etxiak... Bueno. Horrek zien, ba, lehengo jauntxo haundixak. Ta ez zian gizon... Nik azkenengua, don Javier de Unceta, ezautu neban hor eta oso gizon [tratatzekua] ta zera zan. Ta gero semiak be bai. Bai, bai, oso gizon jatorrak zien.
- Eta hemen beste auzo batzuetan be...
- Bueno, ba, danerakuak zeren. Auzotan... Hamen goixan beste bat, bi... bi etxe: Lamaño Torria esaten jako bat eta Lamaño Etxebarri --oin agroturismua-edo dago eindda. Aristegik dauka hor; zer edarra dauka--. Eta horrek zien Palacio Amuategi, Amuategikuak zien horrek. Gero beste bi etxe. Bueno, bat hamen Zurra --hamen goixan etxe bat dao-- palaziua da hori, elegantia, gaiñera! Hori be oin hutsik dao, baiña... Ta gero horrek zeukan beste etxe bat han behian: Egiño. Hori. Gero, beste bat, baztarrengua, Supide, haura zan Monzonena. Monzonek zeuzkan, Bergaran bazeuzkan etxiak: zerian be bai, Uberan, San Prudentzion... Hori, Palacio --zela da?-- Olaso, Palacio Olaso.
- Bai, ederra, gaiñera, ez?
- [Oso ederra]. Ta Monzon...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia