Ikatzaren erabilera desberdinak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-088-048 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Elosu
- Proiektua: Karobiak, txondorrak eta elurzuloak
- Elkarrizketatzailea(k): Amaia Olañeta
- Data: 1993(e)ko azaroaren 01a
- Iraupena: 0:01:44
- Erref: BER-088/048
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Lanbideak » Antzinako lanbideak » Errementariak, ferratzaileak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Zetako erabiltzen zan ikatza orduan sasoi hartan? Zetako eruaten zan ikatza? Nora?
- Ikatza kalien?
- Bai.
- Kalien andrak egunero zertzen eben. Ekonomikarako edo bestela estufarako edo...
- Ta bestela fabriketarako eta?
- Bestela taillarretara be bai.
- Taillarretan...
- Taillarretan? Hamen Plazentzian ta iketza asko [pasatzen] zan. Taillarretan gero jenerala.
- Eta errementarixentzako edo?
- Baitta. Errementarixek nahixao izeten eben gaztaiñiana.
- Zeaittik?
- Tenplerako, ba, zeraua, bestela pasatzen zan...
- Motelaua dalako.
- Ta pasatzen dana zan hau, paguana, han zerien ebaitzen ebenien, haura segi ta segi eitten eban ta gero haura erre eitten [jat han]. Konparaziño bota bost killo edo, zera, ezta? Ta haura erre eitten zan. Ta gaztaiñiana emendau eitten zuan. Emendau ta gero orduan, ba...
- Han geratzen zan ha geroko.
- Baiña Uberako errementarixak gero [ezautuko eban] hamen iketza, e!
- Gaztaiñiakin ta geuk ezin [gebelako]. Ezin billau. Gastau ein zittuan ta!
- Eta zeiñek eitten eban orduan gaztaiñiakin iketza?
- Bai, eitten zan, bai. Gaztaiñadixak eren orduan ta.
- Baiña asko ez...
- Asko ez.
- Baiña zeuk ein zendun iñoiz gaztaiñiakin?
- Baten nao eindda [Urbason]. Aguro eitten da. Gaztaiñia derrepente eitten da! Txendorra haundixa izen arren, lau egunerako ya ja-ta "bluuuu" [bajatzen] da. Oin, ariña izeten da haura, e! Honek killoka saltzeko, ba, [ezebez]...
- Piñuak eingo leukek iketzik? Horrek be ariña eingo leukek ba.
- Zihero eskasa.
- Horrekin? Piñua [...] su emon ezkero erre.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!