Txondorra nola betetzen da
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-088-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Elosu
- Proiektua: Karobiak, txondorrak eta elurzuloak
- Elkarrizketatzailea(k): Amaia Olañeta
- Data: 1993(e)ko azaroaren 01a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: BER-088/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Gero hasten zan, orduen, haura einddakuen, txendorra kargatzia, txendorra kargatzia. Horrek etxien eitten zien. Ta hori txendorroi izeten zan hola; zela esango dotzut? Hiru punta. Lehen esan doun bezela, metrotik ingurura bigarren illeria, lehenengotik lodienak ipintzen zien barrenian. Gero [beherutz] mehetxuauak ta gorao, puntara mehiauak. Ta gorao...
- Izen diferentia zeuken horrek? Behian ipintzen zienak edo bestiak eta bestiak...?
- Bai. Ya... haundiñak, lodiñak behian ipintzen zien. Gero, erdikuek pixkat mehetxuauak ta guenien... Ta gero etaratzen zan... hori, txendorra kargatzen gabitz, e? Txendor kargatzia esaten jakon, txendor kargatzia. Gero, hori einddakuen, bueno, hortarako, barreneti hasi ta gueneraiño lau kuadroko ezpalekin eitten zan, gero zulua goitti behera egon dain.
- Zulo horrek ze izen zeukan?
- Zulo horrek, ba... zela esaten jakuan txendorran erdiko zerari?
- Sutokixa edo esaten jakon?
- Bai. Su-lekua.
- Su-lekua.
- Su-lekua.
- Bai, horixe.
- Bueno, haura eindda dao. Oin, zera, kargatzia eindda dao txendorra.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!