Bergara (Gipuzkoa)

Lixiba egiten

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Lixiba nola egiten zuten azaltzen digu. Pagoaren omen zen lixibarako sutautsik onena.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

(…)
-Alkatona ezkiñetan eitten jakuen ohazalei.
-Zer zan hori?
-Oin bordaua esaten dan moduan, eskuan eindda, kruzetan edo, zerian da. Alkatona esaten jakon.
-Eta zerakin akordatzen za, lixibiakin?
Tiñakuak izeten zien eta lixiaskia ura handik tiñakotik zertzen zan, jaboia emunda, jabondu. Lehen mahixak ero, lixibia jabontzeko mahixak izeten zien-da. Jabondu eta gero egosi edo, ur beruakin, askia behian eta tiñakuoi edo barrikioi epeldu ura ta bota jabon-ura edo zera ta egosi.
-Hautsakin eitten zan?
-Hautsa bai, haustrapua gaiñian ipintten jakon, sutako hautsan trapua. Elauntza ero usaiña botatzeko zerak, harek be egosten zien harekin da.
-Usaiña ederra.
-Egosi-usaiña ta. Usaiñ edarra etaratzen eben. Elauntza izeten zan botatzen jakona. Egosi eitten zan, egosi lixibia.
-Sutako hautsa akordatzen za?
-Haustropuak izaten zien gaiñian.
-(…)
-Ze hauts izeten zan, edozeiñ egur klase?
- Onena pagua. Gure denporan piñu tratuik etzeuan.
-Gaztaiñiana?
-Gaztaiñiana zera geratzen zan, ordinarixuauaa, tintia edo.
-Horrekin akordatzen za?
-Bai, bai.
-Gaztaiñiana eta etzala ona.
-Tintia edo. Kolore…
-Kolore eskaxaua.
-Pagua onena, zeraua..
(…)
-Lixiba-mahixa esaten jakon, jabontzeko be aparteko zera dabela ta, urandako ipiñi behian jabon-ura hartzeko zera ta, eta han jabontzen dabillenian eta, eta gero atzera bera egosi, berotu edo epeldu eiñ eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia