Bergara (Gipuzkoa)

Baserritarrek baserriaren jabeekin izaten zuten harremana

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-061-049 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Hilariren baserriko ugazaba, Etxeaundikoa zen. Gabon aurretik burdi-egurra, burdi-ikatza, garia, etab. eramaten zitzaien jabeei.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gure ugezaba zan, etxian ugezaba zan Etxeaundikua, Don [Eladio]. Familixia. Hori hor dago palaziua oin be, Santa Mariñako zubixan onduan dagon palazio haundi hori. Haretxen […] giñan gu. Eta gurien esaten eben, ba, juten zanian edo oilluakin edo bisittiakin… edo… oilluakin edo errentiakin edo juten zienian, ba, eskillara-buruan emoten ei eben arrautza bi ta baso txiki bat bete ardau eta ogixa. Ogi biguna. [Txitxiak labe-sua egin] ta etxeko ogixa. Ta haura haundixa! Ta esaten ebela mirebiok ardaua, hau, honek mahastixak dauzke Naparruan, eronak. Ta hango mahatsakin eginddakuak, eron etxeko ardaua da. Ardau gorri-gorrixa, esaten eben. Basotxo bat ardaukin arrautza bi prijiduta. Bai.
- Orduko aberatsak…
- Bai. Gero eruten zian, ba, burdin-egurra, burdin-iketza eta gabon aurrien garixa, ez dakit zenbat anega. Ez dakit nik horixe; hogeta zortzi anega edo hogeta sei edo esaten eben.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia