Bergara (Gipuzkoa)

Bilbora neskame

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-060-058 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Neskame egon zeneko kontuak. Bilboko kontuak. Sukaldari lana. Ipintzen zuten jatekoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan zuk diferentzia dexentia ez? Esan dozu len Galatzan urtian bost duro esan dozu lehen? Ez, neskame eon ziñanian urtian bost duro?
-Pilar (alaba): Baiña hamar urte jeuzkan, urtien konformidadian...
- Ordun gaztia nintzan.
- P.: Baiña gero hillian lau duro, hori asko!
- Hiru be irabazten ebenak asko zeren ta... Neskak serbizio domestikuan mordua zain lekua sortzeko zain, ni ez nintzan eon be ein baiña, asko antxe eoten zien, han eitten zittuen haundiketxetako jabonadurak edo lixibak, ta erakusten otsen garbitzen ta errepasatzen ta. Orduan erropia konpontzen zan Jaungoikuak lagun zer, haundixek izen arren errepaso galantak. Oingo hau? Etetzen ez dan hari hau ez euan orduan ta...
-P.: Koziñera be bai denpora guztian.
-Ene! Koziñera eon ziñan?
-A, bai. Koziñeria. Señoriak esan zela eiñ da nik eiñ, makiña modutako gauzak, bi prinzipixo, diarixo usatzen zien, da asmau ein bier ze ipini diferentia.....
-Ta ze gauza jaten ziñuen? Ze...
-Guk oingo aldien asko.
- A. (gizona): Arrai freskue onak ezta, ama?
-Arraiña ta, okeliakin be beste milla gauza, rellenuak eta... Bueno, pipar rellenuak eta. Fritotan be nok daki, fritotan, arrautza egosixa mesamelakin batuta, mingaiña albardauta, sesos, mollejas, y.... mollejak be fiñak dia, kroketak... zemat gauza....
-P.: Koziñera ona. Behin esaten dau horrek egixa e? Jeneralen prinzipixo bat edo: ipintzen badittuzu entremes batzuk edo, ezta? Ba, baiña ordun bi prinzipixo bihar izaten zien.
-Bi gutxienaz e? Hiru leku askotan.
-Ta hori nausixentzako bakarrik gertatzen ziñun, ala zeuek be hortitik jaten ziñuen?
-Bai. Guri beti ixten oskuen. Guk danetik probatzen giñuan.
[...]

Egilea(k): Jaione Isazelaia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia