Bergara (Gipuzkoa)

Gari-irin desberdinak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-060-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bahea motorrean ipinita zuten. Lehenengo zahi-zabala botatzen zuen, gero birrina. Hurrengo, gari-pikorra. Irinaren kalitatearen arabera, izen desberdinak: gari-pikorra; gari-fina. Birrina eta zahi-zabala. Irin-fina.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero bahia geunkan zerakin ipinitta, motorrakin ipinitta, bahia. Ta bahiak [geunzkan], lehenengo zahi-zabala botatzen eban…
- Oso kuriosua zan haura…
- Hurrengo birriña ta hurrengo semolia, semolia esaten jakona, pikorra, gero iriña, fiña.
- Zahi-zabala ze izeten zan…?
- Hilari: Zahi-zabala, ba, garixari iriña egindakuan kentzen jakon holako… zahixa. Semola hori… Semolia da, gari-pikorra, ezta? Ta hori dendatan saltzen zan zopia egitteko. Sopa de sémola. Makiña bat bider egin giñuan.
- Oin be bai…
- Oin atzera berriz hasiko da hori seguruasko…Sémola de trigo.
- Oin be apartauko da haura irin fabriketan…
- Semolia ta birriña ta zahi-zabala. Hiru klase, hiru zera klase. Gero irin fiña. Lan ugari badago hor.
- Garixak bai, garixak lan asko.
- Orduan, zahi-zabala eta irin fiña be bai?
- Bai ba.
- Birriña ta gero semolia…
- Lehelengo izaten don zahixa…
- Zahi-zabala… Ta geiñera zahi-zabala…
- […]… bape pisu bageko… azala. Garixan azala haura. Ta gero…
- Zahi-zabalak txikittu ez deixen [haura]…
- Hori, xehetuta gero urtetzen daben lehelengo gauzia da, ez?
- Hori dok! Errotan pasau ta gero urtetzen dabe. Pasau galbahien ta… Ta gero birriña fiñagua. Ta gero ya iriña.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia