Ogia zelan egin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-060-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ogia zelan egiten zen. Hazgarria. Ore-mahaia.
- Auzoa: Osintxu
- Proiektua: Bergarako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Iñaki Etxaniz - Jaione Isazelaia
- Data: 1985(e)ko martxoaren 26a
- Iraupena: 0:01:13
- Erref: BER-060/028
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Garia , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Errezetak
Transkripzioa
- Zela eitten zan orduan ogixa? Guk hori ez dou ezautu ta... zela eitten zan ogixa orduan?
- Ba, ogixa eitten zan, ba, hazkarrixa izeten zan. Bueno, hazkarrixa kalian be egoten zan saltzen be...
- Hilari: Bai, gero, ama, aurretik ez!
- Nik ez dakit lehelengo zela zertuko zan... Ogi, hola... Ogi zati bat, masa zati bat isten zan ore-mahai baztarrien iriñakin tapauta, ta haura, handik zortzi egunera harek ogixa harrotzen eban. Haura... harro-harro ein, iriñak eta danak zertuta eukitzen zittuen, harrotuta. Zertu eitten zan, fermentau.
- Hilari: Hazgarrixa.
- Ta haura urtu ta porejenplo, bixar goixian ogixa ein bihar dozu? Gaur gabien haura hazkarrixa ein, masia ein, beste iriñakin ta. Gero goixien haura masa haura sartu ogixakin ta harek harrotzen eban. Lehelengo ez dakiu zela [sortuko] zan... Zortzi egunian harek balixo izeten eban; zortzi egunian han egoten zan ore-mahai baztarrian iriñakin tapauta. Ta handik zortzi egunera harek fermentau, zertu eitten eban, ogixa harrotu.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!