Petra Juaristi Garitano

Bergara (Gipuzkoa) (1918-2013)

Biografia

Barrenkalen jaioa. Aita zarauztarra zuen, arotza; ama Antzuolako Iribar baserrikoa. Petrak eta Maria bere ahizpak Enseñanzan ikasi zuten. Ikasteko balio zuela esan zuten mojek, baina dirurik ez zuten horretarako. Errepublika garaian aita lanik gabe geratu zen, elizetarako aldareak egiten baitzituen. Josten hasi zen Petra orduan, Machorentzat. Gainera, 14 urte bete zituen egunean Algodoneran hasi zen lanean (ahizpa ere han zebilen); baina bertako hautsarekin gaixotu, eta utzi egin zuen. Zarautzera bidali zuten, eta denboraldi luzea egin zuen han. Bueltan, josten jarraitu zuen. Etxe azpiko dendan ere laguntzen zuen. Berraondorekin ezkondu zen, eta haren osabari laguntzen hasi zen Erratzuneko ferreterian. 90 urte bete arte ibili zen dendari. Bi seme eta alaba eduki zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
BER-323 2013 Bergarako emakumea eta lana

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia