Migel Okina Salsamendi
Bergara (Gipuzkoa) (1924-2021)
Biografia
Bergarako Barrenkalean jaio zen Migel. Ama bergararra zuen, eta aita, berriz, aretxabaletarra. Ospitaleko mojekin hasi zen eskolan, eta zazpi urterekin, Errepublikarekin, Herriko Eskolara pasatu zen. Euskal liburuak zituzten bertan, eta klaseak euskaraz jasotzen zituzten. Gerra denboran San Blas (Buruñao) eta Elosu auzoetan babestu ziren familiakoak. Gerrako kontu gogorrak azaltzen ditu. Zura lantzen zuen artisau familiakoa zen, baina Simon Arrieta pintoreak irakatsita, bera ere pintore bihurtu zen. Bartzelonan, Madrilen eta Parisen landu zuen pinturarako zaletasuna, bohemioen erara biziz. Zaletasuna lanbide bilakatu zitzaion, eta bere artista-bizimoduko hainbat pasarte azaltzen ditu. Migelen loba Josu ere egon zen elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BER-306 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Juan Martin Elexpuru - Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute