Mariasun Plazaola Gallastegi
Bergara (Gipuzkoa) (1933)
Biografia
Zumarragan jaio zen arren, hamabost hilabete zituela aitona-amonengana eraman zuten Bergarara, eta harrezkero bertan bizi izan da. Aita zumarragarra eta ama bergararra zituen. Pilotaleku ondoko etxe batean bizi zen, geroago errepidea egiteko bota zutena. Etxearen beheko solairuan eskola pribatu bat zegoen, Kontxita Maiztegi maistrarena, eta bertan ikasi zuen Mariasunek hamabost urtera arte. Gero kontabilitatea ikasi zuen beste hiru urtez. Ikasketak bukatu eta Idarretaren ehun-biltegiko bulegoan hasi zen lanean, Bergarako ehunak saltzen hasieran. Geroago Aramaion egindakoak saltzen zituzten. Mariasunek Bergarako ehungintza lantegiak gogoratzen ditu. Bergarako pilotalekuan partida garrantzitsu asko jokatzen ziren garaia ere gogoan du.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BER-278 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute