Maria Paz Alustiza LarraƱaga

Bergara (Gipuzkoa) (1945)

Biografia

Guraso biak Zubietakoak zituen. Aitari Giputxi deitzen zioten, eta elektrizista zen. Ama, berriz, jostuna. Sei senidetik bi umetan hil ziren. Bera eta bere bizkia, Maria Rosa, txikienak dira. Umetan Enseñanzan ikasi zuen, eta zazpi urterekin Bilboko moja ikastetxe batera bidali zituzten interna. Hamabi bat urterekin istripu larria izan zuen, eta ohetik mugitu ezinik egon zen denbora askoan. Marrazten hasi zen, orduan. Bilboko akademia batean pintura ikasten egon zen bi urtean, eta 18 urterekin Arrasateko eskola profesionalean hasi zen. Delineante ikasi zuen, eta General Mecanican hasi zen lanean. Denbora librean umeei pintura klaseak ematen aritzen zen. GMn 13 urte egin ostean, Algodoneran ibili zen, bulegoan, produkzio lanetan. Bergarako artisten taldea osatu zutenean, bera zen emakume bakarra. Hainbat pintura lehiaketatan parte hartu du, baita sariak irabazi ere. Erakusketa batzuk ere egin ditu. Oraintsu arte ibili da pintura klaseak ematen. Gaztelaniaz hobeto moldatzen da euskaraz baino.

Zintak

KodeaDataProiektua
BER-322 2013 Bergarako emakumea eta lana

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia