Maite Aristegi LarraƱaga

Bergara (Gipuzkoa) (1962)

Biografia

Maite Aristegi Bergaran jaiotako abokatua, sindikalista eta politikaria da. Goi auzoko Lamañotxebarri baserrikoa, bost senidetatik laugarrena. Aita bertakoa zuten eta ama, berriz, 10 urterekin auzora neskame joan eta bertan geratu zen bizitzen. Maite Kontxita andereñoaren eskolan ibili zen eta gero Aranzadi ikastolan (artean erdaraz, hastapenak zirelako). Zuzenbideko ikasketak egin zituen Bergarako UNED-en, eta euskarazko irakaslea izan zen. EHNE Euskal Herriko Nekazarien Sindikatuan lanean hasi zen eta 1997az geroztik sindikatuko idazkaria da. 2011-2015 bitartean, Madrilgo Kongresuko kide izan zan Amaiur koalizioan. Hitanoari buruzko elkarrizketa egin genion, Uberako Jesus Elortza lagunarekin batera. Gurasoek hika egiten zieten, baina senideekin zuka aritzen zen; Maite 25 urte ingururekin hasi zen hika egiten eta geroztik asko erabili izan du. Bi alabei zuka egiten die. 

Zintak

KodeaDataProiektua
BER-392 2009 Euskalkiak.eus

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia