Mahai-ingurua Bergaran 1
Angiozar auzoa; Bergara (Gipuzkoa)
Biografia
Bergarako Angiozar auzoko Errementarikoa kale-baserrian jaio ziren Arrieta Larrañagatar Abelina (1924-2012), Itziar (1936), Nati (1940) eta Arantxa (1945) ahizpak. Euretatik zaharrena Abelina, hamahiru urterekin Elgetako Martintxorena tabernara joan zen neskame, eta bertan jardun zuen ezkondu zen arte. Ahizpa Itziarrek hartu zuen bere lekua Martintxorenarenean. Abelina Elgetako Panaderokua tabernara ezkondu zen, eta Nati eta Arantxa ahizpak Angiozartik ekarri zituen tabernan laguntzera. Hiru ahizpok ere Elgetan ezkondu eta bertan geratu ziren bizitzen. Berriketaldi luzea izan zuten mahai inguruan, umetako eskola kontuak, gerra denborakoak, aita errementari-ferratzaileari alabak lanean nola laguntzen zioten, errementaria eta baserritarren arteko harremana, elizak ezarritako diziplina zorrotza, kongregazioak, dantza lotua bekatua zenekoa, eta beste mila konturen gainean armonian jardun ziren lau ahizpak. Ezkerretik eskumara: Nati, Arantxa, Itziar eta Abelina.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BER-289 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Aintzane AgirrebeƱa - Kepa Elortza | ||
BER-290 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Aintzane AgirrebeƱa - Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute