Juan Garitano Irazabal
Bergara (Gipuzkoa) (1932)
Biografia
Aranerreka auzoko Itsasmendi baserrian jaio zen, hamar anai-arrebatatik zaharrena. Aita bertakoa zen, eta ama, berriz, Elgetako Oleikua baserritik etorritakoa. Ospitaleko mojekin hasi zen eskolan, eta dominikoen seminarioan bukatu zuen hamabost urterekin. Hemeretzi urtera arte eskola partikularrak jaso zituen. Bizi guztia eman izan du baserrian. Ardirik ez zuten etxean, baina Donato Arrizabalagak, Aizkorrira bideko Sancti Espiritus ermitako artzainak, urtero ematen zuen negua Itsasmendi baserrian bere artaldearekin. 35 urte zituela, Hirumendi esne-ganadu kooperatibako sortzaileetako bat izan zen Juan, Bergarako beste zortzi baserritarrekin batera. Kooperatibaren gorabeheren eta baserriko lanen inguruko hainbat azalpen ematen ditu. Bergarako Mari Karmen Gamindezekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BER-307 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
BER-308 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute