Joxe Mari Mujika Jauregi
Bergara (Gipuzkoa) (1930)
Biografia
Arizeta (Aritzetako San Migel) auzoko San Migel baserrian jaio zen, hamabi anai-arrebatatik seigarrena. Gerra denboran ez zen eskolarik izan, eta zortzi urtetik hamahirura arte ikasi zuen, herriko eskolan hasi eta Dominikoenean bukatuta. Hamalau urterekin Aretxabaletako marianisten eskolara joan zen lanera, sukaldari laguntzaile. Hamabost hilabete bertan egin ondoren, Bergarako Zubiaurren Juanito Irizarrek zuen tailerrean iltzeak egitera joan zen. Soldaduskatik itzuli zenean Murillo garajean ekin zion lanean. Citroen kotxeak eta Pegaso, GMC eta Dodge kamioiak konpontzen zituzten bertan. Handik Marcelino Agirreren teileriara joan zen lanera, eta bertako hondeatzaile makinarekin Zerrajera lantegia eta Zabalotegiko etxe orratza eraikitzeko lanetan parte hartu zuen, besteak beste. Bere GMC kamioiarekin izan zuen istripu larri baten ondoren utzi zion txofer lanari eta Zabala Hnos. eskopeta lantegian eman zituen azken lan urteak. Bergarako hiri eta industriaren garapenari buruzko lekukotasunak ematen ditu. Elgetako Kantoikoa baserrira ezkondu zen, bertako Juana Sarasketarekin. Seme-alaba bi izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BER-271 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
BER-272 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute