Jose Luis Gorrotxategi Zangitu

Osintxu auzoa; Bergara (Gipuzkoa) (1945)

Biografia

Osintxun jaioa, ama bertako Izarre baserrikoa zuen eta aita, berriz, Elgetakoa. Auzoko eskolan ibili zen, eta gero Bergarako Elementalean egin zituen ikasketak. Jesus Alberdi "Egileor" bertsolariarekin hasi zen bertsotan, 18 urterekin. 1963an hasi zen plazan kantatzen, eta 55 urtean han eta hemen aritu da kantuan. Birritan izan zen finalista Bertsolari Txapelketa Nagusian (1967an eta 1980an), eta Gipuzkoako txapeldunorde ere atera zen 1967an. Loiola herri irratiko saria irabazi zuen pare bat aldiz. 27 urterekin Azpeitira ezkondu zen, eta geroztik hantxe bizi da; altzari lantegi batean egin du lana. Elkarrizketan Koldo Alberdi "Egileor II" bertsolaria ere bazegoen. 

Zintak

KodeaDataProiektua
BER-344 2021 Euskararen historia soziala Bergaran

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Bertsotako ibilbidearen hasiera eta amaiera Bideoaren ikonoa
2 Gurasoen jaiotetxeak Bideoaren ikonoa
3 Bertso zaletasunaren jatorria; `Basarri´ren "Nere bordatxotik" Bideoaren ikonoa
4 Emeterioren bertso-jakinduria jaso gabe geratu zen Bideoaren ikonoa
5 Bergarako bertso-saioak eta zaletasuna Bideoaren ikonoa
6 Debuta Bergarako Pilotalekuko jaialdian Bideoaren ikonoa
7 Loiola irratiko saioen laguntzaz hasi zen ezagun egiten Bideoaren ikonoa
8 Bera ere finalean zegoen Xalbadorri txistu jo ziotenean Bideoaren ikonoa
9 1980ko Txapelketa Nagusia; berritasuna ekarri duten bertsolariak Bideoaren ikonoa
10 `Basarri´k ekarritako aldaketak; `Txirrita´rekin txapelketan Bideoaren ikonoa
11 Hainbat txapelketatan hartu du parte Bideoaren ikonoa
12 Bergarako eta inguruko bertsolariak Bideoaren ikonoa
13 Bertso jaialdietako gai-zerrenda Gobernu Zibilean onartu behar Bideoaren ikonoa
14 Frankismo garaian Gobernu Zibilak debekatutako bertsolariak Bideoaren ikonoa
15 Bertsotarako gaiak aldatzen eta kaletartzen Bideoaren ikonoa
16 Txapelketek errespetua bai, baina beldurrik ez Bideoaren ikonoa
17 Jesus `Egileor´, koplari ona eta ahots gozokoa Bideoaren ikonoa
18 Soldadu joan behar zuten mutilak Santa Ageda koplak kantatzen Bideoaren ikonoa
19 San Martzial auzoko jaietako lehenengo bertsolariak Bideoaren ikonoa
20 Bertso serioak gustuko; euskalkia ala euskara batua? Bideoaren ikonoa
21 Bertso jaialdien antolatzaileak eta zaletasuna zutenak Bideoaren ikonoa
22 Josu Oregi, euskaltzaina eta bertsozalea Bideoaren ikonoa
23 Zizurkilen Otañoren jaiotetxean futbolean ari zen mutikoa Bideoaren ikonoa
24 Muga zeharkatzerakoan `Basarri´k guardia zibilei esandakoa Bideoaren ikonoa
25 `Uztapide´k kantatutako azkenengo bertsoak Bideoaren ikonoa
26 `Lazkao Txiki´k ateraldi ugari Bideoaren ikonoa
27 Emaztea eta biak Xalbador bisitatzera Urepelera Bideoaren ikonoa
28 `Egileor´ek Andrakas toponimoarekin egindako hitz-jokua Bideoaren ikonoa
29 Emakumeen bidea bertsolaritzan Bideoaren ikonoa
30 Jendeak enkarguz eskatutako bertsoak Bideoaren ikonoa
31 Bertso onenaren saria irabazitako "Nor da euskaldun" bertsoa Bideoaren ikonoa
32 Euskararekiko sentimendua; eskolan gaztelaniaz Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia