Inazio Madinabeitia Irizar
Bergara (Gipuzkoa) (1922)
Biografia
Inazio Barrenkalean jaio zen, lau anai-arrebatatik bigarrena. Aita Basalgo auzoko Aristizabal baserrikoa zen, eta ama, berriz, Oñatiko Olabarrieta auzoko Ugarte baserritik etorritakoa. Herriko eskolan ibili zen gerra hasi zen arte. Sei urte zituela, zirkuko lehoi batek larriki atzaparkatu zuen. Gerra aurretxoan Larrañaga zapatagintza tailerrean hasi zen lanean. Gerra denboran “Conde del Valle y marqués de Valzola”ren Bergarako Santa Ana jauregian jardun zuen “paje” (morroi) lanetan. Gero udaletxean hasi zen lanean. Alondegian, zergak kobratzen, hiltegiko pisaketa lanetan eta abarretan jardun zuen hogei urtez, eta gero “Hijos de Arturo Narbaiza” ehungintza lantegira joan zen lanera. Zapatarikua auzoko Karmen Arriaranekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BER-301 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute