Iñaki Arriaran Muruamendiaraz

Bergara (Gipuzkoa) (1946)

Biografia

Zubieta auzoan jaioa, zubi ondoko etxean. Ama Mitxegi baserrikoa zen eta aita sastrea. Bi senide ziren. Seminarioan egin zituen lehen ikasketak, fraide batekin, eta ondoren eskola publikoan ibili zen. Marrazketa klasetara ere joaten zen, iluntzetan. 13 urterekin hasi zen lanean, banku batean. 18 urterekin Ernai antzerki-taldean hasi zen. Musikagintzan ere ibilbide polita egin zuen. Umetatik gustatzen zitzaizkion musika eta kantua. Lagun Artea abesbatzan ibili zen, eta gero Ameslariak boskotea sortu zuten. Herriz herri ibili ziren bi urtean, jaialdietan kantatzen, besteak beste Ez Dok Amairukoekin. Bakarlari moduan aritu zen gero, eta Los Mansos taldeko kide batzuekin ere ibili zen (Iñaki Arriaran y Los Mansos). Akelarre erromeria taldearen sorreran ere hartu zuen parte, eta Ariznoa diskotekako orkestran jo zuen hainbat urtean. Donostian bizi da aspalditik. 

Zintak

KodeaDataProiektua
BER-363 2021 Euskararen historia soziala Bergaran

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Jaiotzean Ignacio izena jarri zioten arren, beti Iñaki Bideoaren ikonoa
2 Gurasoen jatorria; aita sastrea Bideoaren ikonoa
3 Umetan errekan jolasean Bideoaren ikonoa
4 Seminarioan eta eskola nazionalean ibili zen Bideoaren ikonoa
5 Etxean beti euskaraz; eskolan gaztelaniaz Bideoaren ikonoa
6 Zubieta auzoko lagunen artean euskaraz beti Bideoaren ikonoa
7 13 urterekin hasi zen lanean Bideoaren ikonoa
8 Musikarako zaletasuna; Seminarioko tuna Bideoaren ikonoa
9 18 urterekin Lagun Artea abesbatzan sartu zen Bideoaren ikonoa
10 Ernai antzerki taldearekin lehen aldiz eszenatokira Bideoaren ikonoa
11 Ernai antzerki taldea; sortzaileak, obrak... Bideoaren ikonoa
12 Ameslariak taldearen sorrera Bideoaren ikonoa
13 Ameslariak taldea "Radio juventud"ek antolatutako lehiaketan Bideoaren ikonoa
14 Modako kantak abesten zituzten; Letamendiaren hitzak Bideoaren ikonoa
15 60-70eko musika taldeen loraldia Bideoaren ikonoa
16 Ameslariak, ahots taldea Bideoaren ikonoa
17 Ameslariak; bi disko grabatu zituzten Madrilen Bideoaren ikonoa
18 Kanten aukeraketa; Loiola irratirako grabaketak Bideoaren ikonoa
19 Entseguak Konbenio kalean, elizaren lokaletan Bideoaren ikonoa
20 Euskarazko hitzak grabatzeko, baimena behar Bideoaren ikonoa
21 Arrasateko lehiaketa eta bakarkako diskoaren grabaketa Bideoaren ikonoa
22 Bakarkako diskoan grabatutako kanten inguruko azalpenak Bideoaren ikonoa
23 Los Mansos taldearekin batu zenekoa Bideoaren ikonoa
24 Akelarre taldearen sorrera Bideoaren ikonoa
25 `Kikio´rekin Parisera eta beste hainbat lekutara Bideoaren ikonoa
26 Ariznoa dantzalekuko orkestran Bideoaren ikonoa
27 Ernai antzerki taldearen lehen emanaldia Bergaran Bideoaren ikonoa
28 Entsegu ofizialaren ostean tabernetako entsegura Bideoaren ikonoa
29 Ernai antzerki taldearen arrakasta Bideoaren ikonoa
30 10-12 urterekin Migel Okinaren marrazketa klaseetara Bideoaren ikonoa
31 Ernai antzerki taldeko kideak Bideoaren ikonoa
32 Lagun Artea abesbatzaren eta Ameslariak taldearen argazkiak Bideoaren ikonoa
33 Urretxindorrak eta Ameslariak taldeetako kideak elkarrekin Bideoaren ikonoa
34 Argazkia: Iñaki Arriaran eta `Kikio´ Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia