Emeterio Elkoroberezibar Odriozola

Bergara (Gipuzkoa) (1931)

Biografia

San Lorentzo auzoko Zubikoa baserrian jaio zen. Aita bertakoa zen eta ama berriz, OƱatiko Aixkirri baserritik etorritakoa. Hamazortzi urte arte eskolatu zen, Bergarako marianista, San Viator eta dominikoen ikastetxeetan. Harrezkero baserrian geratu zen, familiaren baratzezaintza jarduerari jarraipena ematen. Orturako landareak eta ortuko gauzak landu eta saltzen zituzten Zubikoakoek. Inguruko herrietako azoketan ezaguna zen Zubikoako produktuen kalitate ona. Urbanizazioa zela eta, baserri zaharra bota egin behar izan zuten, eta errekaren beste aldean eraiki zuten berria. Baratzezaintzan eta azoketan salmentan jardun du Emeteriok ia bizi guztia, eta jarduera hauetaz hainbat kontu interesgarri kontatzen ditu.

Zintak

KodeaDataProiektua
BER-286 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia