Edurne Laborda Astiazaran

Bergara (Gipuzkoa) (1923)

Biografia

Bidekurutzeta kalean jaio zen, aitaren bigarren ezkontzako bi anai-arrebatatik gazteena. Ama Usurbildik etorritakoa zen, emagin baten alaba eta emagina bera ere. Aita, berriz, okin familia batean sortutakoa izan arren, arotza izan zen lanbidez. Irakaskuntzako serora Andre Mariaren lagunarteko mojekin hasi zen eskolan, eta 1934. urtean Goiko Plazan jarri zuten ikastolara joan zen gerra hasi zen arte. Edurneren osaba Ramon abeslari eta abade ezaguna izan zen, eta anaia Joseba, berriz, Udaleko txistularia. Bai aitak eta bai amak Telesforo Monzonen etxean egin zuten lan. Edurnek hamasei urterekin josten ikasi zuen, eta urte askoan jardun zuen joskintzan. Arabako Araia herritik bere familiarekin etorritako Anjel Agirrerekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
BER-285 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia