Dominga Beitia Urkia Domi
Angiozar auzoa; Bergara (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Ama Aretxabaletako Larriño auzoko Kakotegi baserrikoa zen, eta aita Oñatiko Araotz auzoko Saratxo baserrikoa. Araozko Agerre Azpikoa baserrira ezkondu ziren, eta bertan jaio zen Domi. Zortzi anai-arrebaren artean seigarrena izan zen. Hamabi urte arte ibili zen Araozko eskolan. Gero, amaren jaiotetxera bidali zuten neskame hamabost urte izan zituen arte. Barrikako abade-etxean ere egon zen urte eta erdiz, ahuntzak zaintzen, bere izeko abadearen "amakasa" zen eta. Handik etxera itzuli eta Bergarako Oregiren etxean jardun zuen sukalde lanetan hiru urtez, ezkondu zen arte. Angiozarko Hirukotxo baserriko Leon Aranzabalekin ezkondu zen eta Angiozarko Munabe Argietxera joan ziren bizitzera. Bi seme-alaba dituzte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BER-266 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
BER-267 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute