Bixente Jauregi Jauregi

Bergara (Gipuzkoa) (1929-2019)

Biografia

Zubieta kalean jaio zen Bixente. Aita antzuolarra zuen, eta ama, berriz, urretxuarra. Bergarako Seminarioan hasi zen eskolan, eta Elementalean bukatu zituen ikasketak. Gero Labe Garaietan egin zuen lan, delineatzaile postuan. Pilotari profesional gisa jokatutakoa. Pilotari buruzko hainbat azalpen ematen ditu; enpresek pilotaren historian eta garapenean izan duten eragina aipatzen du, besteak beste. Bera gaztea zenean, Zubieta (Zubitta) kalea oso bizirik omen zegoen. Bertako denda, zerbitzu, tailer, kale-baserri, ortu, eta abar ekartzen ditu gogora. Bixenteren aita harakina (“Altzeta”) izan eta gero, argazkigintzara pasa zen eta horretan eman zuen bizi guztia. Aitaren 20.000 argazkiko fondoa, Bergarako 40 urteko historia argazkitan azaltzen duena, Bixenteren familiak Udalari eman zion. Ascensión Saez de Jauregirekin ezkondu zen Bixente, eta seme bi izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
BER-302 2011 Euskal Herriko Ahotsak
BER-303 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Txanponenean, ganadua Bideoaren ikonoa
2 "Altzeta" harategia Bideoaren ikonoa
3 Etxeko galgoa eta inguruko oiloak Bideoaren ikonoa
4 Eskolan gerraostean, dena erdaraz Bideoaren ikonoa
5 Pilotan umetatik Bideoaren ikonoa
6 Bergarako pilota giroa; pilota distrituak Bideoaren ikonoa
7 Pilotarien baldintzak Bideoaren ikonoa
8 Pilota mundua lehen eta orain Bideoaren ikonoa
9 Pilota gero eta azkarragoak Bideoaren ikonoa
10 Lehengo tongoak Bideoaren ikonoa
11 Lehengo tongoak II Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia