Bittor Aperribai Abasolo

Bergara (Gipuzkoa) (1923)

Biografia

Basalgo auzoko Lonbide baserrian jaio zen. Aita Eskoriatzako Mazmela auzokoa zen eta ama, berriz, Otxandiokoa. Bittor Basalgoko auzo-eskolan ibili zen 10 urtera arte. Gerra denboran kalean egon ziren zazpi hilabetez. Gerra ondorenean, baserria utzi eta Zubieta kaleko kale-baserri batera joan ziren, behi bat eta astoarekin. Ortu sail handiak landu zituzten bertan. Soraluzeko Gallastegi lantegian ekin zion lanean, labanak egiten lehenengo eta bizikletak geroago. Loroño eta Langarika txirrindulariak Gallastegi markarekin lehiatutakoak izan ziren. Bergarako “Textil Mugarza” arropa tindatze lantegian eman zituen 24 lan-urte Bittorrek. Tindatze prozesua zehazki azaltzen du. Ondoren, Asa lantegian hasi eta jubilatu arte jardun zuen bertan, pieza txikiei bainu metalikoak ematen. Oñatiko Patrue kaleko Isabel Maiztegirekin ezkondu zen eta hiru seme izan zituzten. Bittorren seme Jose Iñazio ere egon zen elkarrizketan.

Zintak

KodeaDataProiektua
BER-298 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aita-amak lehengusuak ziren Bideoaren ikonoa
2 Lonbide baserrian errentan zeuden Bideoaren ikonoa
3 Auzoeskolan ibili zen Bideoaren ikonoa
4 Mutikoa zela, aitona-amona aldaketa baserrian Bideoaren ikonoa
5 Gerra hasi zenean, kalera joan ziren ihesi Bideoaren ikonoa
6 Aitajauna preso hartu, eta kartzelako asaltoan hila Bideoaren ikonoa
7 Bonbardaketak Bergaran Bideoaren ikonoa
8 Batera eta bestera, baserriz baserri Bideoaren ikonoa
9 Baserrira buelta, zazpi hilabeteren ondoren Bideoaren ikonoa
10 Baserria uztea erabaki zuten Bideoaren ikonoa
11 Kalean etxea erosi zuten, Zubietan Bideoaren ikonoa
12 Algodoneran saiatu zen, baina gazteegia zen Bideoaren ikonoa
13 Soraluzeko Gallastegi lantegian egindako lanak Bideoaren ikonoa
14 Mugarza ehun lantegira lanera Bideoaren ikonoa
15 Tindatze lanak I: garbitu, tindatu eta lehortu Bideoaren ikonoa
16 Tindatze lanak II: "aprestoa" Bideoaren ikonoa
17 Mugarza itxi ondoren, Asa torloju tailerrera Bideoaren ikonoa
18 Osintxura erromeriara Bideoaren ikonoa
19 Oñatiko txokolate lantegiak Bideoaren ikonoa
20 Oñatira trenez eta bizikletan, jaietara Bideoaren ikonoa
21 Idi demak Bergaran Bideoaren ikonoa
22 Auzoko karreteroak, haritz okerrak garraiatzen txalupak egiteko Bideoaren ikonoa
23 Bergararrak Bilbon, bi anekdota Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia