Anjel Mujika Garmendia

Bergara (Gipuzkoa) (1933)

Biografia

Ama Amiliaetxebarri baserrikoa zuen eta aita Burlatakoa, lanera Bergarako hirin lantegira joandakoa. Zazpi senide izan ziren, baina arreba bat ez zuen ezagutu, umetan hil zelako. Anjelek bost urte zituenean ama hil zitzaien, erditzean; orduan, arreba zaharrenak egin zituen ama-lanak. Kanposenekoa etxean bizi ziren, herrigunetik aparte, eta harreman handia zuten inguruko baserritarrekin. 14 urtera bitarte herri eskolan ibili zen Anjel, eta gero hainbat tailer eta lantegitan ibili zen lanean, burdinarekin lotuta betiere: tornulari ofizioa ikasi zuen. Gaztetxotan Bildur Gutxi futbol taldean ibili zen. Mendia, ehiza eta baratza izan ditu zaletasun moduan. 40 urterekin ezkondu zen, San Prudentzioko emakume batekin, eta bi seme-alaba izan zituzten. 

Zintak

KodeaDataProiektua
BER-359 2021 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia