Gaztaina klaseak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-028-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko ekainaren 19a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: BRS-028/029
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
-1-Gaztaiña asko ibiltzen zan garai baten, asko.
-Gaztaiña klasiak izango zien hemen, ezta?
-6-Oain gehio kasik. Galdu ein die ya, baiño.
-1-Gaztaiñ beltza ta bazien.
-6-"Inguru-txurie" ta. "Jaurei" ta, "hosto beltza" ta.
-5-Danen onena "Iñurri beltxa". Jaulegi txarrena, dena puxkatu eitten da. Eta Iñurri beltxa izaten da gaztaiñe osoa.
-Onena zein zan?
-5-Iñurri beltxa
-6-Txertaka ere gaztaiña ona da, e. Txertatu gabea.
5-Ez, ez. Iñurri beltxa txertatue eta ondo txertatue izaten da gaiñea. Txertaka jeneralen txatxarra izaten da.
-6-Ale xeheaoa.
-1-Hori da berez etorritakoa, bate kasorik ein gabe. [...]
-5-Makiña bat amorrazio pasatako jaiek izaten nizkin. Jaien txertatu ber izaten zien gure etxen beti eta jai atsalden gu plazaa jun behar eta aittekin erretxiña berotzera mendin. Egon hai han!
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!