Berastegi (Gipuzkoa)

Berastegiko inauteriak denboran zehar

Berastegiko inauteriak denboran zehar <p>Lehen Berastegin inauteriak ospatzen ziren, eta giro izugarria egoten zen. Gehienbat gazteak mozorrotzen ziren, eta mozorroak nolakoak izaten ziren azaltzen dute. Beraiek ezagututako inauteriek; hala ere, ez zeukaten gerra aurreko inauterien maila.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-028-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen Berastegin inauteriak ospatzen ziren, eta giro izugarria egoten zen. Gehienbat gazteak mozorrotzen ziren, eta mozorroak nolakoak izaten ziren azaltzen dute. Beraiek ezagututako inauteriek; hala ere, ez zeukaten gerra aurreko inauterien maila.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Karnabalak hemen ospatzen zien?
-6-Garai baten karnabalak elegantek izaten zien hemen, elegantek.
-2-Anbiente izugarria izaten zan.
1.-Gero zomorro hartzeko hoi, izugarrizko anbientea izaten zan.
-Kontatu nolakoak ziren karnabalak.
-Ba jantzik zien, jantzi berezi batzuk
-2- Bi klase zien jantzik, bat soiñekokin eta besteak zakuz eta, mozorrotuta bezela.
-3-Orbelakin eta bete. Oain [txantxoak] nola jartzen dien zintzilik arbi-hazitan eta, hala bete...
-1-Txontxongilloak.
-4-Gero zea're bai, txintxarri ttiki hoiek, kanpanillek
-Eta herri guztia hola mozorrotuta?
-2-Ez, gazte jendea ta. Kuadrillek.
-6-Ordun jakiñek izaten zien, edadekok'e mozorrotzen zien baiño. Jakiñek.
-5-Urte baten bi zomorrotu hemen eta haik ez zittun /etzittuen/ iñork ezautu. [...] Hirurogei urtetik gora egongo zien biek'e.
-Jantzi dotorek ere bazien e, soiñekoa ta...
-5-Arruko Fernando eta Pepitto. Pepitto oaindiken begitan zeukat hankai lotu sokakin eta oaiñala arrastan zula nola ibilli zan.
-1-Anbiente ikaragarrie izaten zan karnabaletan.
-6-Karnabalak izugarrik izaten zien garai baten hemen.
-1-Oaiñ ya, oaindiken puxkat segitzen du baiña gutxio.
-5-Nik aittu izan deanez azkenengo karnabalok ezerrez gerra baiño lenaokoakin konparatuta. Hola ezerrez.
-Hori galdetu behar nizuen: gerra aurretik gehiago izango zan.
-4-Jesus, gerra aurretik bai.
-5-Guk ez degula /eztegula/ ezautu. Nik gerra moittu zanen sei urte nittun eta, eze asko ezin kontatu nik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia