Berastegi inguruko herriekin harremana
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-028-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko ekainaren 19a
- Iraupena: 0:01:09
- Erref: BRS-028/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Inguruko herriak eta auzoak , Aisia » Jai-giroa » Inauteriak , Aisia » Jai-giroa » Beste toki batzuetara jaietara
Transkripzioa
-Hemengo jendea Leitza aldera, eta Leitzakoak Berastegira ta, hartuemana eta izango zan, ez?
-4-Bai baiño gutxi. Oain gehio, e.
-6-Berastegikok badare Leitzea joanda, baiño hango hizkera itten due haik.
-2-Hango hizkera, hoi ez da kanbiatzen. Goizutakuak badare hemen eta haik Goizutakua itten due, e. Hoi marka, e!
-5-Ni gauz batekin fijatzen nintzen: Berasteiko festak lenao izaten die Leitzen baiño, eta leitzar gutxi izaten zan hemen. Hemengok bukatzen zienen danok Leitzan gu.
-6-Leitzera autobuskaa juten zien gaztek.
-2-Hangok honea baiño joera hemendik hara.
-4-Hemendik Aresora eta Gorritira ere bai. Goiazuetara're bai.
-Hemendik beti Leitzera?
-1-Goizuetara ere bastante, Goizuetara.
-5-Herri hoitara denetara.
-6-Inguru [osoan] izaten zien denak, Aresoko ta Gorritiko...
-5-Egie esate ezkeoz Berastegin kostunbre gehio zan behera baiño gehio gora festatara.
-Tolosara ia inoiz ere ez festetara?
-1-Joera gutxigo behintzat
-2-Gure gazte denboran Karnabaletan ez giñen ailleatu Tolosara. Karnabalak. Eta oain berriz erabat hor ibiltzen die.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!