Gurasoen herentziaren banaketa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-022-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 23a
- Iraupena: 0:02:36
- Erref: BRS-022/017
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
-Bueno, lehengoa segittu bihar diogu. Ordun ama geldittu zan alargun eta famili zai; entenditzen dezu? Eta orduan zeoan don Andres Bikendi hoi apaiz, erretorea. Erretoreakin amistade haundie zun. Ta geo aitta hil zanen'e testamentuek itteko ta erretorekin-eta ibili zan. Testamentuek-eta, Salterain zan ordun Tolosako notarioa. Salteraiñek, ekarriarazita edo iñ emen zuen ta, parte bat amai eta beste bi parte umei utzi zien, hiru parte inda. Terzia parte bat amantzako. Eta aitten [heredentzia] hartatiken neri hau eman zien. Baserri oso-osoa, hau, bere borda ta. Ardik'e bazittun honek. [azioak]'e bai mendin. Baserririk osona hau zan, bost haitan, bost baserri gehigo're bai baiño baserrik osona hau zan. Ta nik hau hartu nun ta eskatu zien ta gue etxen lan in nulako, eta [...], garie ta artoa ta eitten hasi nitzelako, ta etxen lan in nulako. Orduako hau lagune banun soldau joateako're banun hau lagune.
-Bai, hemeretzi urtekin hasi giñen. Presaka, bakizu, gero denporaik izango ez dalako, hemeretzi urtekin.
-Hala eskatu nintzen-eta, soldauxkatik etorri nintzen, soldauxkan bi urte in nittun. Handik etorri nitzen, ta [...] Artzaie bizi zan hemen, maizterra, dana abandonatue zeon.
-Etxea're bai, etxea're zeuken dena abandonatuta.
-Dana larrak eta zelebre. Makiña bat lan in nun. Baiño behintzet eman in zien hau. Ezen graberik gabe eman zien. Nik [...] pagatzeko lanik ez nun. Geo etorri zan hoi, aittan partekua zan, eta aman partekua're eskatu in gendun. Han'e belaze haundi bat eta baittugu gehigo're, eman zizkiuen belaze haundi hoik, eman ziguen eta hoik'e partitttu in giñun. Baiño guk egoskorrak eta zeak giñen baiño denok aldatu gea ixil-ixiliken. Hemen soiñu asko ibili da familitan hola herentzikin-eta, baiño gu oaindaiño, taka!, ixil-ixiliken egoten giñen. Baiño erretore hue zan txorrontxanoa, lehen esan detena, baiño hola zorrotza're bai haundie.
-Batzuentzat bai.
-Gu harek hartu giñun etxeko umek bezela ta. Ama alargun zeoan-ta harek gui eman zigun elizen lan asko. Ni monagillo, [...] kantore ibilli ni elizen. Tenorra nitzen, oain baiño eztarri [earraua] nun-eta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!