Berastegi (Gipuzkoa)

Gorrotoak eta ezinikusiak gerran azaleratu

Gorrotoak eta ezinikusiak gerran azaleratu Gerrako oroitzapen batzuk gordetzen ditu. Osaba bat Hernanin fusilatu zuten eta aita kartzelan egon zen. Gerran, ika-mika handiak zeuden nazionalista eta karlisten artean, eta beren etxean hiru auzi izan zituzten. Berastegin etxeratze-agindua zegoen gaueko bederatzietarako: gizon bati herritar karlistek tiro egin zioten bederatziak pasata kalean egoteagatik. Gorroto eta ezinikusi handiak zeuden orduan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-020-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerrako oroitzapen batzuk gordetzen ditu. Osaba bat Hernanin fusilatu zuten eta aita kartzelan egon zen. Gerran, ika-mika handiak zeuden nazionalista eta karlisten artean, eta beren etxean hiru auzi izan zituzten. Berastegin etxeratze-agindua zegoen gaueko bederatzietarako: gizon bati herritar karlistek tiro egin zioten bederatziak pasata kalean egoteagatik. Gorroto eta ezinikusi handiak zeuden orduan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuk gerrako konturik eta ez zara… txikixa ziñan zu, ez? Txikia ziñan gerra hasi zanian.
- Lau urte gerra hasi zanen.
- Gutxi akordatuko zara, ez? Gerrako konturik...
- Akordatu zeozer itten naiz, bai. Ta etxen’e denak ixilka ta geo osaba bat’e afusilatu ziguen hor Hernanin. Afusilatu zuen, bai. Ez dakit, Donostitik zetorrela o, trenen zetorrela o, detenittu ta eraman zuela ta akau. Ta geo aitte zana’re kartzelan eon zan ta, bai, bastante; geo garai hartan gaiñea gure etxekoak nazionalistak izandu zien, ta hemen pike haundie zan karlistek eta nazionalistekin. Geo terrenuakin ta’re pleituk eta garai hartan zebiltzen, ta gure etxen’e hiru pleitu jokatu zittuen terrenuak udalanak ziala ta eskriturak eta denak euki ta batzuk udalai entregatu. Ta bestei’e kendu in nahi zizkien [...] ta hemen nahaspilla haundik ibili zien, nahaspilla haundik ibili zien herri hontan.
- Hemen gehienak zer zian, karlistak edo nazionalistak, o erdi ta erdi?
- Karlistak gehixeo izango zien. Geo alkatea’re hemen auzoan zan ta jende asko engaiñatu zun uste det harek: pikaroa zan ta karlista zan ta asko engaiñatu zun harek ere. Hemen gauze txarrak’e bai bastante in zittuen. Taberna etorri ta beatzitako erretiratzeko “toque de queda” o hoi eon ber zun, ta ni ez naiz goatzen, lau urte nittun ta ez naiz asko goatzen hoi, baiño etxea zihoala beatzik joa zuenen, tiroz jota. Bertakoak e? Bertakoak. Ta hoi errotarie, hor Arrosin oain’e famili bizi da. Bueno, harek ez du zerikusirik hoik famili hoik, geroztik etorrik die. Baiño ta oilloak eukitzen omen zittun errotan zakukin berrogei kilo, konparazio baten, ta hiru o lau kilo laka esaten zitzaion, ordaiñe kendu itten zun artoai. Patu ez zan in ber izaten, artoakin.
- Bai, berantzako hartzen zun zati bat.
- Bai, ta oillo hoik eukitzen zittun, oillo-saille ta geo oillo hoik denak jan omen zizkien rekete o karliste hoik. Ta holako kasok paseak’e bai hemen, kaso tristek.
- Bai, herri txiki baterako gaiñea, danak ezagunak eta, ez?
- Bai, bai ta gorrotoa ta zikiña asko ibili zan hemen.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia