Berastegi (Gipuzkoa)

Soinuarekin dantza lotua ezin

Soinuarekin dantza lotua ezin <p>Lehen, soinua jotzen zuenean, tabernetan kanta eta kanpoan jendeak dantza soltea egiten zuen. Dantza lotua debekatuta zegoen eta hartan harrapatuz gero, kongregaziotik bidali egiten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-020-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen, soinua jotzen zuenean, tabernetan kanta eta kanpoan jendeak dantza soltea egiten zuen. Dantza lotua debekatuta zegoen eta hartan harrapatuz gero, kongregaziotik bidali egiten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, adibidez, zu soiñuakin ta lagundu ta kantatu izan du jendiak, hola bertsuak eta...?
- Beno, ordun izaten zan dantza, dantza sueltoa. Eta plazatan ta ba dantza sueltoa jotzen zan gehiena. Geo tabernan, bai, kantun ta hola lagunduz ta’re bai, tabernatan ta, taberna ezkeo ez da, baiño gaiñeakon ta sueltoa bakarra gaiñea. Ez dena pekatue zan ta. Agarraua pekatue zan, pentsa zazu. Eta emakumek’e pues Marian alabak eo kongregazioa izaten zan ta mutillena San Luis, eta bodan baten eo dantzan ibilli ziela, dantza lotun emakumek eta kongregaziotik atea, ta zinte izaten zuen jauna hartzea joateko, ta zinte hoi kendu ta... Orduko apaizak kriminalak zien.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia