Gurpilik gabe aurrera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-020-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Behin furgonetarekin zihoazela, harri baten kontra txoke egin eta gurpil bat galdu zuten. Frenatu arte, ordea, ez ziren konturatu galeraz.
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 18a
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: BRS-020/009
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Herria, azpiegitura » Garraioak » Autoak , Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak
Transkripzioa
- Eta behin baten gertatu zaiu: hamarrak laurden gutxitan abittu gea handik kamionakin, bea txofer. Ta hor Berrobin ermitte bada San Sebastian, ta San Sebastian handiken behera ai zien obran kamioan, ta baztarretiken zanka o ebakitzen eta harri-pillek eta zeuden kamion. Ta badator sekulako belozidaden ta jotzen du harrin bat eo ta sekulako potek atea zittun kamionak eta aurrea [...] zan. Ordun hue, ta pentsa zazu errueda galdu zun han: aurreko ezkerreko rueda galdu eta hala’re handiken Kalparsoroa ze eongo die? Zortzirehun beatzirehun metro, eta ezta kontuatu’re. Ta frenun danborran gaiñien etorri zan kamiona, ezkerreko errueda galduta. Ta horrea aillatu gea, ta geo hor barrua sartu behar patiora, eta porteroa etorri zan atarik jaikitzea. Ta klaro, bolantei geo ezin eman geldittu zanen, han belozidade hartan ekarri zun, baiño geldittu zunen ezin eman bolantei eta “pintxazo zerbaitte badik [...] honek”. Eta porteroa zaharra zan Elduaingo bat, Joxe, ta “pintxazoa nola izango dik, ba! Errueda falta dik eta!”
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!