Berastegi (Gipuzkoa)

Eskupeko onenak Donostian

Eskupeko onenak Donostian Paper-fabrikan zebilela, eskaerak banatzeko furgoneta bat zegoen, eta noizean behin hartan laguntzera joaten zen. Donostiara Mirakruz aldera joatea tokatzen zenean, ordea, txoferra bera bakarrik joaten zen, eskupeko onak ematen baitzituzten han.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-020-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Paper-fabrikan zebilela, eskaerak banatzeko furgoneta bat zegoen, eta noizean behin hartan laguntzera joaten zen. Donostiara Mirakruz aldera joatea tokatzen zenean, ordea, txoferra bera bakarrik joaten zen, eskupeko onak ematen baitzituzten han.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bazan txofer zahar bat, kamion... Forrak, garai hartan Forrak zien kamionak. Ta Forra batekin ibiltzen zan; ta pedido gutxi xamar askotan ta hola ibiltzen zan, oain’e hola dabiltze, okerrago oain, berriz. Eta jun ordu bitan lanea ta “bueno, joan hai kamionea hi txoferrai laguntzea!”, ta igual Pasaira o papera eman ber izaten zun, eta puertora igual noabaitteko; ta igual hiru-lau fardo paper ta hola aittona hari laguntzea behin baiño gehiagotan, bai. Eta geo izaten zittun, Kalparsoro zan nausia, Kalparsoro, ta haren ezaunek eta hor Mirakruz alden ta txaletatan ta haintzako paketen batzuk ematen zittun; ta beti bea joaten zan paketek ematea, sekulan ez giñun bialtzen gu laguntzaille, klaro, propinak eta izaten baitzien. Ta beretzako.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia