Berastegi (Gipuzkoa)

Eskolako oroitzapenak

Eskolako oroitzapenak <p>Ganadu asko izaten zuten txikia zenean. Eskolan, zazpi urterekin hasi zen. Baserrian zer lan egiten zituen kontatzen du. Baserrian lan egiteagatik, eskola asko galdu zuen, eta 11 urterako utzi eskola utzi egin zuen. Gerora, gau-eskolan ikasi zuen. Han izandako maisu bati buruz hitz egiten du. Plazako eskolan ikasi zuen, mutilak eta neskak bereizita. Gerra denboran ere eskolara joaten ziren. Maisu gaiztoa izan zuen garai hartan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-012-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ganadu asko izaten zuten txikia zenean. Eskolan, zazpi urterekin hasi zen. Baserrian zer lan egiten zituen kontatzen du. Baserrian lan egiteagatik, eskola asko galdu zuen, eta 11 urterako utzi eskola utzi egin zuen. Gerora, gau-eskolan ikasi zuen. Han izandako maisu bati buruz hitz egiten du. Plazako eskolan ikasi zuen, mutilak eta neskak bereizita. Gerra denboran ere eskolara joaten ziren. Maisu gaiztoa izan zuen garai hartan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zu mutikoa ziñanean hemen ganadua ta eukiko zenduen etxean, ez?
- Bai, bai, ganaue garai haietan ganau asko eukitzen gendun: sei-zazpi bat behi, ehun arditik gora, ehun arditik gora, beste dozena erdi bat behor. Hoik hoik ganau hoik izaten giñun; geo ikuillun zerrik ta oilok ta, hoik’e bai, bai, ardik
- Konejurik eta?
- Koneju… ordun ez, oain bai izaten dittugu, ordun ez, oain bai bauzkegu. Ta geo dirurik ez zan ta, eskolan’e berandu samar hasi zazpi urtekin eo hasi nintzen, ta geo primabera etortzen zan ta itzulera behien aurren soroa banetzen behien aurrea batzutan; geo ardizai joateko oain alanbreakin da ixten ditteu ixturekin itten deu, baiño ordun ez alanbre…dirurik ez zan ta. Ta ardizai ta, nik eskola oso pobrea hartu nun, oso pobrea zeatu nintzen. Ya hamaika-hamabi urtekin geratu nintzen gaiñea, ordun aixa geatzen zan eskolatik, baiño geo gabeko eskola esaten giñun, gauen bi ordu sartzen nittun, hemen sartzen giñun hemen Oiñetaberriko apaiz batekin ikasi nun nik eskola, Don Victor izena zun, Labaien Don Victor Labaien. Haretxekintxe gabeko eskola nik eskola pixko bat hartu nun, bai, gauen. Goor jartzen zitzagun e! Harek ondo hitz eingo zizun, zeatuko zizun baiño eskolan ari giñanen gogor itten zigun, bai gogor ta hantxe ikasi nun nik eskola, bai hantxe, bai…
- Orduan lelengo zazpi urtekin eta plazan ibiliko ziñan, ez?
- Bai plazan aiuntamenduko goi hortan: neskak alde batetik ta gizonezkoak, bai mutillek, beste aldetik ibiltzen giñen.
- Eta zuk, klaro, zazpi urtekin hasi ta gerra etorriko zan segituan, ta gerra denboran ere eskolara joaten ziñeten?
- Bai, bai, gerra denboran’e joaten giñen; maisu hankamotz bat gendun. Gaiztoa e! Bai, garbi esango det, gaiztoa, geok’e hala izango giñen baiña gaiztoa. Hola makille luxe bat ibiltzen zun mehe bat oholan giseko ohola zera bat, ta behatzak hola jarrita deskuidatzen baziñen tas-tas [hotan] eman, bai.

Egilea(k): Josu Diaz de Otalora

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia