Soldadutzako bizimodua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-011-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Pedrok urte eta erdi pasa zuen Tetuanen soldadutzan. Sukaldean egiten zuen lan, eta jatekoa nahikoa izaten zuten. Hara egindako joan-etorriak azaltzen ditu.
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:01:34
- Erref: BRS-011/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza
Transkripzioa
- Zu Afrikan egon ziñan, orduan?
- Afrikan egondu naiz, bai, urte ta erdi han pasa nittun Afrikan, moro tarten, moroan tarten hantxe.
- Nun egon ziñan?
- Tetuan.
- Tetuanen e!
- Bai, bai. Ordun bazeuken Espaiñik, geo utzi zun, baiño ordun bazegoen Espaiñi bazegoen ordun, gu giñen zinkuentaiunon joan ta dosen etorri, bai.
- Ta ze moduzko bizimodua han Afrikan?
- Han? Hantxe, berotzen zun puxka bat, baiño lan puxka bat ein behar nik izaten nun, arrantxeriko lana hartu eman ziguen guri ta arrantxerin aitzen giñan, kozina edo arrantxua prepaatzen soldadu, bai. Ta hoixe, lan hoixe. Urtebete pasa hartantxen in gendun, […] baiño tripea ondo betetzen gendun ta segi, aguanta.
- Bai? Jatekua ta nahikua?
- Bai, bai, jateko izaten gendun ta ondo izaten giñen. Geo ez giñen behin’e permisoakin ta’re ez giñen etorri behin’e, ya lizentziatua bezela etorri giñen, berriz atzera eramazi giñuen e. Etorri ya lizentziatuta bezela etorri, baiño atzera berriz eramazi in giñuen, ta hillabete hantxe egin gendun ezer egin gabe hantxe. Ta buelta atzea, hemezortzi hillebete egin ta etxea. Ta hola.
- Han egon bakarrik, ez? Zeregiñik ezer ez…
- Ez, ezer ez, ezer ez, azkeneko hillabeten ezta ezer’e, ez serbiziorik eta ez kozinana beandu; “joan” esaten ziguen, baiño ez giñen joaten. Ez, ez, hantxe paseatu ta egon, ta denboa ezin pasa, hue luzea zan denboa ezin pasa, hue luzea, denboa asko, [...] denboa luzea, bai.
Egilea(k): Josu Diaz de Otalora
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!