Berastegi (Gipuzkoa)

Etxea egiten hasi eta hura ordaintzeko lanak

Etxea egiten hasi eta hura ordaintzeko lanak <p>Bost urte egon zen nobiotan, etxea egin arte zain egon baitziren. Diru-laguntzak asko lagundu zien. Lanean suertea eduki zuen, igandetan aste osoko lana egiten uzten baitzioten. Gaztetan ez zuten aprobetxatu denbora elkarrekin egoteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-009-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bost urte egon zen nobiotan, etxea egin arte zain egon baitziren. Diru-laguntzak asko lagundu zien. Lanean suertea eduki zuen, igandetan aste osoko lana egiten uzten baitzioten. Gaztetan ez zuten aprobetxatu denbora elkarrekin egoteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ezkontzeko nahiko denbora pasa […]. Bost urte nobiotan, gehiegi, gehiegi ta guzti zeatikan. Etxerik gabe geunden ta etxea ein behar ta nahiko komerikin. Ta etxie itten hasi giñenen, nik kartilan neuzken “ochenta mil pesetas”, ez zittun askok eukiko hori igual e, “ochenta mil pesetas” ordun asko zien. Diru asko zan, diru asko zan. Hala teillatue eman zien, bintzat zor handiik gabe ordun genbiltzen komeritan ta subentzioa kobratu gendun, “sesenta mil pesetas”, jo! Harekin erreunittu ginun denak, anai igeltseroa ta hue ekarrarazi gendun ta harek bazeuzkan beste bi lagun asteasuarrak barrungo lanak eitteko, haiek ekarri giñun ta hementxe lanen. Nik bi hilleteko porroga atera nun fabrikatiken, ez ziren eman nahi izandu, baiño baten bat hartu beharra neuken ta bintzat eman zidaten, baiño kondizio batzukin eman ziaten porroga: igandero lanera joatekotan. Baiño ikaragarri gustora. Asten irabazten nuna igandean bakarrik irabazten nun, ikaragarri ondo tokatu, ondo tokatu zitzaten.Ta andreakin nenbillen ta esaten nun, mekaniko lana itten nun ordun, ta esaten nun: “Bueno, etorriko naiz lauak aldera edo bostak aldera”. Motoa nun ordun, lauak bostak aldera etorriko naiz, lauak, bostak eta seiak jo ta makinan azpin igual. Zikin-zikin inda grasaz beteta, bueno desastre, desastre. Gure gaztetasune izandu zan parragarria.

Egilea(k): Josu Diaz de Otalora

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia