Berastegi (Gipuzkoa)

Gerrako lehenengo eguna

Gerrako lehenengo eguna Gerra hasi zeneko eguna kontatzen du. Gorriak iritsi, eta denak etxean ezkutatu ziren. Aita etxetik irten zen orduan. Aitaren gerrako oroitzapenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-009-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra hasi zeneko eguna kontatzen du. Gorriak iritsi, eta denak etxean ezkutatu ziren. Aita etxetik irten zen orduan. Aitaren gerrako oroitzapenak
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gaiñekuan gerra denboa etorri zan. Gerra hasi zanen… aittekin ta amakin [Entzergin] giñen belarren, ta gorrik eo esaten zuen etorri ziela, hor Naparratikan sartu zan tropa bat, tiroka hasi zien ta gurdik eta denak utzi, ta etxea etorri giñen. Etxea etorri giñen, ohi azpin eo ez dakit nonbaitten gorde, gorde giñen, gure etxea dena jendez bete zan, karretera nola hartzen zan hortik, eta gaua pasa zuen, ordun alde ein zuen, goatzen naiz gure aitta zana kanpoa atera zan ordun, etxetik alde ein zun. Zeatik ez dakit, bakizu...
- Horrek soldaduak etorri zianien?
- Bai, bai, etxetik alde ein zun. Sei urte nittun nik, hoi gooatzen naiz e? Txikitako gauzek gooatzen die gauzak. Sei urte bittarten soroan balenka tiratzen’e ikusi nun nik aitte, ta hoi gogoatzen zidan.

Egilea(k): Josu Diaz de Otalora

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia