Berastegi (Gipuzkoa)

Sorginak auzoan

Sorginak auzoan <p>Sorginak izan omen ziren auzoan. Baina azkenean semearen gaiztakeria izan zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-004-048 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sorginak izan omen ziren auzoan. Baina azkenean semearen gaiztakeria izan zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta hemen bestela holan, sorgin konturik eta entzun izan dozue? Gurasoeri eta?
- Bai, sorgiñek izan izandu die, hementxe auzoan. Hor badao etxe zahar, txabola zahar bat. Ta hor zien aitton-amona batzuk bizitzen zien. Ta zuen mutille gazte bat, seme bat, hola tipo hoitakua zan. Ta harek itten zien sekulako sorginkerik itten zizkien hairi. Harri koskorrak bota ta, tximinitik zea bota ta… sorgiña zala, ta haik ibiltzen zien sekulako komeritan, hor ibiltzen zien. Ta eun baten holaxe ikeatu seko, bi zaharrak zien, ta gure aitte zanai esan zien. Ta hoyek ez deikela izan, ta aitta juan ta seittun harrapatu zien, nola botatzen zizkion, ta ordun zeatu zan geo “Sorgiña” esaten zien.
- Eurak pentsatzen zaben sorgiña zala?
- Bai, beak bai.
- Ta zein zan, semia?
- Semea!
- A bai?
- Semea, zeatzen ziena, gaiztakerik itten zizkiena.
- Ta gurasoak bildurtuta?
- Hombre, oso ikeatuta e! Seko ikeatuta. Tximinitiken harri koskorrak eta botata, ta beste aldea gaiñea, bi zaharrak, ta haiei aixa botatzen zizkien, zeudela diximuloan. Ta bestek sorgiñek diela ta hola. Zelebre hoitakoa zan e? Semea, mutille, oso zelebrea zan.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia