Aurkezpena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-004-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 15a
- Iraupena: 0:01:32
- Erref: BRS-004/001
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Zu Patxi ze egunetan jaiotakoa zara?
- Ni “seis de junio del veintiocho. Mil novecientos veintiocho”
- Orduan Esteban baiño urte bat zaharragoa, ezta?
- Bai.
- Eta hemen Berastegin bertan jaio ziñan?
- Hementxe, etxe hontan, hemen jaio ta hemen bizittu naiz ni beti.
- Nola dauka izena etxeak?
- Yeregienea.
- A bai! Orduan familiako etxea da.
- Bai, aittonak egiña. Aittona zanak ein zun. Aittona beterinarioa gendun guk ta harek ein zun “el año doce”.
- A bai e?
- Bai, “docen” egindako etxea da hau, bai.
- Eta hamaika anai-arreba?
- Hamabi.
- Hamabi.
- Hamabi. Ni laugarrena senidetan naiz, ta ni hamabi urtekin hasi nintzen aittekin lanen, zeran, perratzen aitzen giñen behiek eta behorrak eta perratzen, ta hoi perratzeko hamabi urtekin. Hasi bittarten morroiak eukitzen zittun mutilek, zeatzeko, laguntzeko aittek. Ta ya hamabi urte aillegatu nintzenen, ordun hasi nintzen. Geoztikan erabat hemen aittu naiz jubilatu arte guztin.
Egilea(k): Josu Diaz de Otalora
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!