Gidabaimena atera zuenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-002-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 15a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: BRS-002/007
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Autoak
Transkripzioa
- Ta karneta ateratzea’re jon nintzen zeara, zeako aldapea, eee, klinika ez, ze izena du zea horrek? “Jolín, el anbulatorio aquel que está arriba ahora”, ze izena dun Donostin…Bueno residentzia, residentzia, ta han aldapan geatu ta joan nintzen arkitek injenieroak esan zidan, “bueno oain geratu hau ta arrankatu zak”. Ta “ui, zea, josus!”. Ta, “ze pasa zak, gaizki jarri al haiz?” “Ez, ez, ez det sekula ein nik hoi”. Kotxen hemendik Leitzea kotxe zahar batekin joaten nintzen lagun batenakin ta…
- Baiña hemen aldapa gutxi...
- Bai, ta baiño aurrera joan ta buelta eman ta juxtu-juxtu ez nekin ta “bueno, ez al dek...”, “Nik ez baidet hau behin’e ein”, ta “ez al dezu behin’e egin? Ez? Enbragiai utzitakoan frenori utzi iozu ta ikusiko dezu ze earki". Ta itten nun, ta bai zea, ez nion, frenoari uzten nion baiña enbragei ez ta atzeraka ta […] "Ez ditela karnetik emango esaten ez ziak ba hola!” ta... Bueno in nun, hirugarrengoan eo laugarrengoan in nun, ta hala karneta atera nun…
Egilea(k): Josu Diaz de Otalora
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!